Bertsos de balcón a balcón
Descripción
Eventos / XX Sagardo Eguna / Usurbil / recital de irrintzi / txalaparta/ bertsos / recital de trikiti / escuela de bertsos / cultura / bertsolaris Xabier Sukia eta Ibai Esoain
bertsolarismo evento cultura sagardo egunak txalaparta usurbil
Ficha
- Autor: Iñaki Agirresarobe
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2001-05-18
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Revistas
- Procedencia: A166
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002852
Texto completo
Sagardo Egunak berez herritarrongan egundoko irrika pizten du urtero eta hori eskertzekoa da nolabait ere. Urtean behin sagardoaren hiriburu bilakatzen da eta hori herritarrentzat harrotasuna bada ere, urte guztian zehar izan behar du sagardoak lekua. Dena den, jende andana pilatzen den egun honetan kultur ekitaldiek badute bere lekua: irrintzi saioa, txalaparta, bertsoak, trikiti saioa... Hala eta guztiz ere, honelako laino multzoaren artean, askotan ekitaldiek folklore kutsua beharrean folklorismoaren norabidea hartzen dute, honela, zentzua ezerezean geratzen da; hitz batean, bete-lana. Aurten bertso eskolakook bertsoek nolabaiteko lekua izan dezaten balkoitik balkoirako saioa egingo dugu maiatzaren 20an, eguerdiko 12.00ak aldera. Usadio zaharrari eutsiz -gaur egun mikroaz, noski-, Etxebeste kaleko balkoitik Irazu kaleko balkoira arituko dira bi bertsolari; Xabier Sukia eta Ibai Esoain, hain zuzen ere. Pernando Amezketarra eta Txabalategi duela 250 urte Villabonako plazan 4.000 pertsonen aurrean mikrorik gabe aritu baziren ere, oraingoan Usurbilen beste hainbeste edo gehiagoren aurrean arituko dira Sukia eta Esoain. Jendearen arreta nolakoa izango den, beste upeleko sagardoa...