Sagardoaren lurraldea

Tolarea "Kofradia de la sidra de Gipuzkoa XVIII"

Descripción

Eventos / Cofradía de Sidra Natural de Gipuzkoa Tolare / Jose Mari Aizega, Pedro Santa Kruz y Maider Unda / cofrades / Hernani / fiesta

evento fiesta hernani jose mari aizega cofrade maider unda cofradía tolare

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2013-03-18
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002841

Texto completo

Sagardoa salbu da hiru kofrade berriekin Kupelaren bueltan egin zuten zin Santa Kruz, Unda eta Aizegak. Gainontzeko kofradietako lagunek ez zuten hutsik egin urteroko zitara. bakoitza bere arloan, borrokalariak hiruak; hala aurkeztu zituzten atzo Pedro Santa Kruz, Maider Unda eta Joxe Mari Aizega kofrade berriak. Sagardoaren mundua betidanik ezagutzen dute, eta izandako lotura eta egindako lana omentzeko asmotan, Kofrade izendatu zituzten atzo. Zin egin zuten hiruek, aurrerantzean lan egingo dutela sagardoaren alde, euren defentsa izango duela hain preziatua den produktu honek. Esker hitzak, hiruek Joxe Mari Aizegak barru barrutik eskertu zuen izendapena: «opari hunkigarria da, hernaniar bezala, izugarria, nere bizitza hemen sortua da. Sagardoa defenda tzen jarraituko dut, gure ondare gastronomikoa da». Pedro Santa Kruzek ere esker hitzak izan zituen: «Eskerrik asko guztiei. Sagardo ederra edan nahi baduzue, eta nirekin une atsegina pasa, badakizue, Larre Gainera gerturatu». Undak eguneroko bizi tzan sagardoaren alde egingo zuela esan zuen: «eskerrik asko benetan. Nire bizi tza naturala da, eta bide horretan aurrera egiten saia tzen naiz». Egun borobila, euria egin arren Hamaiketakoa eta kale bueltarekin hasi zuten eguna kofrade berriek eta gainerako herrietatik etorritako ko fradiek. Taldeko argazkia atera, eta Biteri barrura sartu ziren, ekitaldi nagusira. Agur jaunak abestiarekin hasi zuten ekitaldia, eta on doren, kofrade berri bakoi tzaren ibilbidea gogoratu zu - ten. Domina eta diploma jaso, eta kupelaren bueltan, sagardoaren alde egin zuten zin Santa Kruz, Unda eta Aize gak. Agurtzeko, hiru abestiz gain, bertso bana abestu zien Kantuz abesbatzak. Zabaldu! Atzera egin | Inprimatu | Norbaiti bidali