Sagardoaren lurraldea

Sidrerías: Txotx! es la clave

Descripción

Sidrera / txotx / experiencia top / enoturismo /sidrería / Euskadi / menú / triki-trixa / Sagardun / Sagardoetxea / Astigarraga / Ezkio-Itsaso / Igartubeiti

astigarraga enoturismo euskadi ezkio itsaso caserio museo igartubeiti menu sidra sagardoetxea sidrería sagardun txotx

Ficha

  • Fuente: Gastronomia&Enoturismoa
  • Fecha: 2012-06-01
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002808

Texto completo

soinu hori entzuten duzunean, “txotx!” alegia, joan zaitez zure edalontziarekin Donostialdeko edo Euskadiko gainerako zona produzitzaileetako sagardogileak proposatzen dizun kupelera, har itzazu bi hatz airean zipotzetik darion sagardotik eta utzi lekua hurrengoari. Horren ondoren, txuletoi bikain bat dastatuko duzu... zutik edo mahaian. Hau da zeremonia sagardotegietan. Duela mende asko, edozein euskal baserrik dauzka bere inguruetan sagarrondo zoragarriak. Horien fruituak jaso eta bildu ondoren, hamar egun igarotzean, tolare baten laguntzarekin, zizarra ateratzen da, eta hori hartzituta produzitzen da sagardoa. 20 Baliteke zure bisitan sagardotegi batean triki-trixa alai batekin topo egitea, akordeoi eta panderetarekin. Esperientzia horrek merezi du. Sagardoaren mundua ondo ezagutzeko, Sagardoetxea (Sagardoaren Museoa) bisita dezakezu Astigarragan, euskal sagardoaren hiriburuan. Hemen garatu da “Sagardun” izeneko proiektua, sagarraren kultura bizirik mantentzen duena. Ezkio-Itsason, Igartubeiti Baserri Museoak hainbat jarduera ludiko eskaintzen ditu sagarrarekin lotuak, eta sagardoa egitera bideratutako tolare bat nolakoa den erakusten du. Donostia, Tolosa, Legorreta, Aramaio eta Gernika-Lumoko eskualdeek hainbat sagardotegi dituzte. www.sagardoa.com www.sagardoetxea.com www.sagardotegiak.com Menu trinko bat Kupeleko sagardoa, bakailaoa tortillan edo saltsan, idi txuleta paregabe bat, gazta, intxaurrak eta irasagarra... Hori da edozein euskal sagardotegitan eskainiko dizuten proposamena! Sagardotegien denboraldia Donostia egunean hasten da, urtarrilean, eta maiatzean amaitzen da, baina ia establezimendu guztiek irekitzen dituzte beren ateak urte osoan zehar. Horietako askotan bat bateko otxoteak sortzen dira, edo topaketa girotzen duten ahots-taldeak. Batzuetan, bertsolarien desafio entretenigarriak sortzen dira, unean bertan inprobisatzen dituzten bertsoak eginez. Bazkaria sagardotegietan Euskadira egingo duzun bidaian ezin da falta bisita bat sagardotegira. Tradizioa bertan zutik jatea da, zipotzak irekiz eta abestuz “txotx!” ahotsaren ohituraren jatorria bezero batek erosi aurretik hainbat sagardo dastatzean dago. Ohitura hori gure egunetara egokitu da, eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagardotegiek beren ateak irekitzen dizkiete bertan jan edo afaldu nahi dutenei, ostalaritza-zirkuituaren barruan sartuz.