Sagardoaren lurraldea

Situación de la manzana de sidra

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / manzana de sidra / gusano de la manzana / carpocapsa / maduración de la manzana / regresión del almidón

almidón publicaciones boletín carpocapsa gusano madurez sagardun manzana

Ficha

  • Autor: Aitor Etxeandia
  • Fecha: 2009-09-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K151-8
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000027

Texto completo

Iraila hasieran eta azken urteak bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdin batzuetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera jakin ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu, Beterri aldekoak gehienbat.14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurten, sagar kopurua aurreko urtekoa baino askoz txikiagoa da. Alde batetik alternantzia sagasti askotan eman da eta bestetik abuztu bukaeran eta iraila hasieran gertatu den sagar erorketa. Erorketa honen arrazoiak ezberdinak dira: - Carpocapsa edo Sagarreko Harraren eraginez. Sagar asko harraz jota erori dira. - Lehortea. Barnekaldean nabariagoa da. Sagarrez gain hostoak ere erori dira. Aurreko urteetan bezala, Boletin honetan bi gai aztertu dira: Carpocapsa edo Sagarreko Harraren kalteak Sagarren heldutasuna iraileko 2. astean. Sagarren heldutasuna neurtzeko eta aurreko urteekin konparaketa egiteko Gipuzkoako Fruitugintzailen Elkartearentzat – FRUITEL - 2001 eta 2003 bitartean egindako “Gipuzkoako sagardo sagar barietateen azterketa agronomiko” tik datuak hartu ditugu eta SAGARDUNentzat 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2008an egindako boletinetik ere datuak hartu ditugu. SAGARREKO HARRA EDO CARPOCAPSA Irail hasieran sagasti batzuetan kontrola egin da sagarreko harraren kalteak jakin ahal izateko Intsektu hau maiatza erdialdean azaldu zen, garai horretan Feromona tranpetan harrapatu baitziren lehenengo tximeletak. Bigarren belaunaldia uztailaren erdialde inguruan hasi zen. Sagar harraren presentzia nahiko irregularra izan da geografikoki hartuta, baina kantitatez handia leku guztietan. Udan izan ditugun tenperatura altuek lagundu dute tximeleta honen hedapenari.Tximeletak ez dira azaldu une berean lurralde osoan, eskualdeka baizik. Honek eragina handia izan du tratamentuak egiteko garaian. Feromona tranpak zuzen jarraitu dituztenek askoz efektibitate handiagoa izan bait dituzte. Aurten ere aurrekoan bezala, irail hasieran tximeleta berriak azaldu dira eta oraindik min egiteko aukera izango dute. Kontrola egin ondoren, zera esan dezakegu: Harraren kontrako tratamendurik egiten ez den sagastietan kaltetutako fruituak 20%tik 65%ra izan dira. Datu hau ematerakoan ez dira kontuan hartu harjoak lurrera bota dituen sagarrak. Tranpak jarraitu ez baina tratamenduak egin diren sagastietan kaltetutako fruituak 10% arte heldu dira.Aldiz, feromona tranpei jarraituz tratamenduak egin diren sagastietan, fruitu kaltetuak ez dira 4%tik pasa. SAGARRAREN HELDUTASUNA Heldutasun kontrola 37. astean (iraileko 2. astean) egin dugu, aurreko zortzi urteetan bezala.Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1tetik 19erako eskalan, Europako araudiari jarraituz. INDIZE REFRAKTOMETRIKOA - ºBRIX Hurrengo grafikoan 37. asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2009. urteko ºBrix datua, 2008.ko datuaren berdina da, 10,8ºBrixeko bataz bestekoarekin. Hurrengo taulan azken bederatzi urteetako barietate ezberdinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke, 37. astean: BARIETATEA 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 ARITZA 10.6 9.1 11.5 11.1 12,7 11,3 10,5 10,5 9,9 ERREZILA 10.7 9.9 12.4 11.6 13,3 11,8 11,2 10,9 10,7 GEZAMINA 11.3 10.4 12.6 10.7 12,2 11,7 10,2 10,6 11,4 GOIKOETXE 11.5 10.5 12.4 12.3 14,7 12,6 12,1 11,6 12,8 MANTTONI 10.3 9.7 12.1 10.6 12,7 11,2 10,7 10,1 9,3 MOKO 11.0 9.2 12.2 10.9 13,2 11 10,8 10,4 11,1 MOZOLUA 10.9 10.0 11.7 11.4 13,4 12,6 10,4 11,1 10,6 PATZOLUA 10.8 10.6 12.8 11 13,8 12,3 10 11,4 11,2 TXALAKA 10.7 9.5 12.2 10.7 13,2 11,9 11,3 10,7 10,6 UDARE MARROI 10.7 10.5 12.6 11 11,9 12,3 11,6 11,3 10,7 URDIN 10.3 10.7 13.1 10.5 14,7 12 10,1 10,8 11,8 URTEBI HAUNDI 10.1 9.2 12.1 10.5 12,2 11,5 10,5 10,9 11,1 URTEBI TXIKI 9.8 8.9 10.8 9.4 12,3 11,2 9,7 9,7 9,6 VERDE AGRIA 11.0 9.2 11.8 10.7 13 11,7 11 10,7 10,5 Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuena Goikoetxe barietateak izan du 12,8 rekin eta Urdin 11,8 rekin. Aldiz, baxuenak, Manttonik 9,3 ºBrix eta Urtebi Txikik 9,7 ºBrix eman dute. ALMIDOIAREN ERREGRESIOA Hurrengo grafikoan almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua 2008ko datuaren baino zertxobait baxuagoa da, 3,3ko indizea eman baitu. Hurrengo taulan azken bederatzi urteetako almidoiaren erregresioa ikus daiteke, barietate ezberdinetan eta 37. astean: ERREGRESIOA BARIETATEA 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 ARITZA 1.7 3.6 3.3 2.1 4,1 2,8 4,1 3,4 4,4 ERREZILA 1.6 2.8 2.2 1.2 1,5 1,8 1,1 1,3 1,3 GEZAMINA 2.6 5.2 4.3 3.7 4,6 5,4 3,4 4,7 3,3 GOIKOETXE 5.6 8.1 7.4 6 7 8,5 8 8,7 8,2 MANTTONI 1.8 2.5 3.1 1.9 3,9 4,2 2,4 2,6 3,1 MOKO 1.6 1.7 2.2 1.4 1,1 1,1 1 1,7 1,2 MOZOLUA 2.8 5.7 4.7 3.6 4,3 4,9 2,4 4,1 4,4 PATZOLUA 3.2 6.3 5.3 4.2 6,7 5,5 2 6,2 5,6 TXALAKA 1.9 4.1 4.5 2.4 3,4 4,5 1,4 2,6 2,9 UDARE MARROI 1.0 2.9 1.6 1.6 2.0 1,5 1,8 1,6 1,6 URDIN 3.2 4.5 3.6 3 5 3,7 1,6 3,2 2,4 URTEBI HAUNDI 1.6 4.5 3.0 2.1 2,6 2,9 1,3 3,5 2,7 URTEBI TXIKI 3.0 6.0 4.6 2.9 2.7 4 2,5 4,7 2,9 VERDE AGRIA 1.5 2.2 2.5 1.3 1,6 1,5 1,3 1,8 1,9 Goikoetxea barietate alde batera utzita, Erregresioan 4. indizea gainditu duten barietateek Aritza, Mozolua eta Patzolua izan dira. Aldiz, Moko eta Errezil barietateak baxuenak izan dira. PUNTU GARRANTZITSUENAK Orokorrean, 2009ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi ditzakegu: - Heldutasun egoera 2008.koaren antzekoa da - Barietatez barietate begiratu ezkero, ezberdintasunak ikus daitezke. - Aurten ekoizpen txikiago espero da. - Sagar portzentaje garrantzitsu bat arboletan harjoa. Aipatu behar da, aurreko urtearekin konparatuta, kalte portzentaia handiagoa izan dela. - Azukre maila begiratuta, aurtengo urtea, bataz beste 10,8 ºBrix du, aurreko urtea bezala - Almidoiaren erregresioa 3,3ko indizean dago, hau da, aurreko urtea baino zeozer atzeratuagoa.. Aitor Etxeandia Azpiazu- SAGARLAN S.L. Asesor en Fruticultura, 11 septiembre de 2009