Sagardoaren lurraldea

Experiencia turística para gozar profundamendamente de la sidrería Satxota de Aia

Descripción

Sidrería / sidrería Satxota / Aia / enoturismo / catas guiadas / características oferta / sidra Eusko Label

aia degustación enoturismo oferta eusko label marca sidra sidrería sidrería satxota

Ficha

  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2013-02-08
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002655

Texto completo

Landagune bete-betean, Pagoetako Parke Naturalean kokatua dagoen eta itsasoaren xarma ere baduen Satxota sagardotegiak aurrerapauso bat eman eta esperientzia turistikoak eskainiko ditu. Horietan, Euskal Herrian, bereziki Gipuzkoan, sustraitua dagoen txotxaren tradizio gastronomiko eta kulturalaren atzean dauden sekretuak ezagutzen ahalko dira. Aiako Udalaren, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eta Urola Kosta Udal Elkartearen laguntzaz, eskualdean halako esperientzia bat eskaintzen lehena izan da Aiako Satxota. Izena Zizurkilgo baserri batetik datorkio. Oraingo sagardozaleen birraitona eta birramonaren etxea zen, Artolatar familiarena. Sagardotegia 1987an sortu zuten Zizurkilen eta 1998an Aiara aldatu ziren. 25 urte bete dituzte lan honetan. Dastatze komentatuak Urtetako lana eta garapena erakusteko, orain arte eskaintzen zutenaz gain, bisita gidatuak, enologoekin dastatze komentatuak eta maridatuak, eta Pagoetako Parke Naturaleko Iturraran Parketxearekin pakete turistikoak prestatu dituzte. Historia, instalazioak, tolarea, sagardoa egiteko prozesua eta Euskal Herriko kultura hurbiletik ezagutuko ditu hemengo zein kanpoko jendeak, biei zuzenduta baitaude ekimenak -lau hizkuntzatan egiten ahalko dira bisitak-. Eta jakina, Satxota sagardotegiko produktua emanen dute dastatzeko, Satxota sagardoa eta Eusko Label sagardoa, azken hau 100% bertako sagarrekin egina eta HAZI Fundazioak zertifikatua. Oraingoz pakete batzuk eskaintzen hasiko dira, baina gehiago lantzen ari dira beste eragile turistikoekin elkarlanean beharretara egokitzeko.