Satxota, abrió sus puertas en Zizurkil y desde 1998 en Aia
Descripción
Sidrería / sidrerá Satxota / caserío / baserria / historia / Zizurkil / Aia / familia Artolatar
aia caserío historia sidrería sidrería satxota zizurkil
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2013-02-10
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002647
Texto completo
Satxota sagardotegiaren izena, Zizurkilgo baserri batetik dator. Baserri hori, oraingo sagardozaleen birraitonen etxebizitza zen, Artolatar familiarena eta Satxota izena zuen. Baserriek jantzi izan dute Euskal Herria mendez mende, eta oso paper garrantzitsua bete izan dute sagardoaren munduan. Izan ere, baserri ia guztietan, guztietan ez bada, zegoen tolare bat, eta baita bere soroetan sagastirik ere, beraz, sagardoa egiten zuten etxean familia eta lagun artean edateko. Satxota baserriak ere bazuen alakorik, Artolatar familiak ere sagardoa egiten zuen baserrian, horrela birraitonak aitonari erakutsi zion zekiena, aitonak aitari, eta aitak oraingo 3 seme alabei, beti ere, sagardoaren eboluzioari eutsiz. Izan ere, gaur egun, baserriko fruituei probetsu ateratzeko ordez beraien ogibidea bihurtu baita. Horrela, Satxota sagardotegia, 1987. urtean sortu zen, Zizurkilgo herrian eta 1998. urtean Aiara joan ziren eta bertan daramatzate azken urte hauek. Aurten, 25 urte bete dituzte sagardo lanetan.