Sagardoaren lurraldea

Buenas noticias en el tema de la bebida

Descripción

Sidra / txakoli / comercialización / China / Estados Unidos / sidra Zapiain / sidra Bereziartua / sidra Sarasola / Grupo de cata de Fraisoro

sidrería bereziartua estados unidos comercialización sidra sidrería sarasola txakoli sidrería zapiain

Ficha

  • Autor: Felix Ibrgurtxi
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-02-08
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002645

Texto completo

Zarauzko TalaiBerri txakolindegiak 20 urte bete zituen atzo. Huraxe izan zen lehenengo eraikin ‘modernoa’ Sagardogileak ari dira mugak gainditzen. Zapiain Txinan hasi da saltzen. Sarasola eta Bereziartua Estatu Batuetan ari dira aspalditxotik Atzo Fraisoroko Dastatzaile Taldea bildu zen. Oraingoz hamalau kide dira Autopistatik ikusten da, Donostiatik Zarautz aldera goazela eskuinaldean, gain batean: Talai Berri txakolindegia. Atzo festa handia izan zen bertan, hogei urte betetzen zituelaeta. Gogoratu zuten nola Karlos Arguiñano gonbidatu zuten 1993ko otsailaren 7 hartan, nola puskatu zuen botila bat aldameneko argazki horretan ageri den burdinazko ardatz horren kontra, itsasontziak inauguratzean egin ohi den bezala. Argazki zaharrean, sukaldari mediatikoa han agertzen da, tximaluze, esku batean zigarroa, bestean botila hautsiaren lepoa. Beste garai batzuk ziren.Orain amorrua ematen omen dio zigarroaren estanpa horrek. Etxe hori benetako albiste da. Huraxe izan zen eraikitzen zen lehenengo txakolindegi ‘modernoa’. Ordurartekoak, etxeetako sotoak ziren, edota etxeari erantsitako pabiloiak. Hau, berriz, txakolinaren prozesua kontuan hartutaGipuzkoan egindako lehenengo eraikina izan zen. Gero etorri ziren antzeko eraikinak Zarautzen eta Getarian. Bestalde, Eizagirretarrak zorioneko daude, aurtengo txakolina izan baita lehenengoa bakar-bakarrik etxeko mahatsatrekin egitebn dutena; orain arte Getariako mahastizale batzuei erosi beharra izaten baitzuten. Bixentek duela bi urte hartu zuen erreleboa, eta orain bi alabak daramate upategiaren ardura.Atzo hau esan ziguten ondora bildu ginenoi: «Txakolina ezin da goitik botata zerbi-tzatu. Lurrin eta txinparta guztia galtzen du. Eta, noski, beti kopan atera, ez sagardo-edalontzian! » Esportazioak,gero etagehiago Laster, hamabost egun barru, sagardo-botila batzuk joango dira Pekin aldera. «Nik uste dut lehenengo aldia dela euskal sagardoa Txinako merkatuan serio sar tzen dena», esan dit Miguel Zapiainek, izen bereko sagardotegiko nagusiak. «Sagardotegian bertan hasi zen harremana, orain hiru bat urte. Txinatar batzuk agertu ziren, hasi ginen hizketan, gero nik bidaia egin nuen hara, gero beste bidaia bat... eta azkenean kontratua sinatu ». Baina negozioa ez omen dago erraza: «Auskalo zer harrera edukitzen duen edariak. Nire kezkarik handiena da txinatarrek nola interpretatzen duten sagardoa. Horregatik, txosten bat prestatu diegu: Euskal Herria non dagoen, sagardoa nola hartu behar den, zenbat gradutan... ». Gero eta nazioartekoago ari da bihurtzen euskal sagardoa. Sartu Interneten eta sakatu ‘Sarasola cyder’, adibidez. Astigarragako Sarasolako Javier Zabalegikkontatu dit: «Orain lau-bost urte, etorri zen etxera Estatu Batuetako bikote bat. Esan zigutenez, nahi zuten sagardotegi txiki batekin harremanetan hasi.Hala, adiskide egin ginen, eta beste urte batean zortzi egun egin zituzten gurean. Orain, urtean zortzi edo hamar mila botila bidaltzen dizkiegu itsasontziz, eta han Internet bidez egiten da salmenta. Eroslea, gehienbat, New Yorkekoa izaten omen da». Estatu Batuetako agintariak oso zorrotzak dira osasun kontuetan. Beraz, Sarasolakoek harako prestatutako ingelesezko etiketan gauza harrigarri hau irakur daiteke, besteak beste: «Produktu hau ez da pasteurizatua izan eta, honenbestez, bakterioak eduki ditzake, arriskutsuak izan daitezkeenak haurrentzat, zaharrentzat nahiz sistema inmunitarioa ahulduta dutenentzat ». Bereziartua sagardotegiko Jose Migel nagusiak, berriz, hau esan dit: «Batez ere Estatu Batuetara ari gara bidaltzen. Urtean, bost bat mila botila. Baina pozik gaude, urtean baino urtean gehixeago eskatzen baitute. Delicatessen-eko dendetan saltzen da. Garraioa ez da gauza erraza.Hozkailuetan egin behar da garraioa, badakizu sagardoa ezin dela berotu , bestela hondatu egiten baita». Aridaosatzen dastatzaileTaldea FraisorokoDastaketa Taldea hor ari da lanean, poliki-poliki. Atzo bigarren aldiz bildu zen, eta zortzi sagardogilek bidalitako botilak dastatu zituen. Esana dugu lehen ere: Fraisoroko Laborategiaren proiektu anbiziotsu bat da hau, jende asko ari da ikastaroetan parte hartzen –ez bakarrik sagardogileak– eta haietako batzuk, langa pasatzen dutenak, Dastatzaile Taldeko kide bihurtuko dira. Momentuz hamalau kideko taldea da, eta helburua da 50ekoa izatea, eta gainera ENAC (Entidad Nacional de Acreditación) erakundeaaren onarpena lortzea. Bidean dira.