Las sidrerías han abierto en víspera de San Sebastián
ocio sidra sidrería tolosaldea temporada del txotx
Ficha
- Fuente: tolosaldea.hitza.info
- Fecha: 2013-01-17
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002629
Texto completo
Astigarragan atzo eman zioten hasiera ofiziala sagardotegien denboraldiari. Garai batean, ordea, irekiera San Sebastian Egunak markatzen zuen. Egun, Tolosaldeko bederatzi sagardotegiek euren egutegi propioa dute, eta gehienek, urtarrilaren etorrerarekin batera zabaldu zituzten txiriak, hilaren 5aren eta 12aren inguruan. Denboraldi berriarekin sagardozalea erakartzeko ahaleginak iristen dira, eta Adunako bi sagardotegien eskaintza berezia hor kokatu behar da: bisita gidatuak. Sagardoaren tradizioa esplikatzeko ahalegina ordea, modu naturalean, sagardotegi guztiek egiten dute. Txiria zabaltzen dagoen sagardogileak mila galdera erantzun ohi ditu, jakin mina asetzea bere ogibidearen beste arduretako bat baita. Hala eta guztiz ere, antolatutako ahalegin berezia azpimarratu egin behar da; Aburuzaren kasuan, bisitak sagastietan hasten dira, sagarra nondik eta nola biltzen duten gertutik gertura erakutsiaz. Tolosaldea Garatzeneko Turismo Sailak ere, ekimen hau azpimarratu zuen iragan astean, beste sagardotegiak horrelako egitasmoak martxan jartzera gonbidatuz. Menuari dagokionez, etxe bakoitzak bere berezitasunak izan ohi ditu, baina ardatza, sagardotegiko menua deiturikoa da. Eskualdeko sagardotegien inguruko informazio zabala, historia barne, www.tolosaldea.net edo www.sagardotegiak.com helbideetan dago. Tolosaldeko sagardotegiak