El proximo domingo comienza la tempora del txotx en Hernani
Descripción
Eventos / Txotx eguna / Hernani / equipo Dida / programa
dida taldea programa evento hernani apertura del txotx
Ficha
- Autor: Aitziber Muga
- Fuente: Noticias de Gipuzkoa
- Fecha: 2013-01-10
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002608
Texto completo
Aurtengo omenaldia 'Euskadi gaztea'ko lau esatari ezagunek jasoko dute Ekitaldiak 11.00etan hasiko dira suziriekin, 12.30ean barrika zabalduko da eta herri kirolak egongo dira Hernani. Datorren igandean Txotx Eguna ospatuko da Hernanin eta ekitaldi honekin hasiera emango zaio sagardotegien denboraldiari. Festaren egitaraua aurreko urteetakoa izango da. Aldatzen den gauza nagusia omenduak dira. Aurten Txotx Batzordeak Euskadi Gazteako esatariak aukeratu ditu: Joseina Etxeberria, Gotzon, Ainhoa Vitoria eta Edurne Garmendia. Euskarazko komunikabideen lana oso garrantzitsua dela hizkuntza suspertzeko argudiatu dute. Ekitaldia 11.00etan hasiko da eta jendea ohartarazteko suziriak botako dira. Ondoren trikitilariak arituko dira giroa alaitzen, 11.45ean Incansables txarangak lekukoa hartu arte. Taldea herriko kaleetan barrena ibiliko da. Ohi bezala, ekitaldi nagusiak 12.00etan hasiko dira. Omenduei udaletxean harrera xume bat egin ondoren, txalapartarien txanda izango da. 12.30ean, Doneztebe plazan, udaletxeko arkupeen ondoan Euskadi Gazteako lau esatariek barrika zabaldu eta aurtengo sagardo berria dastatuko dute. Jarraian herritarrek ere txotxean aritzeko aukera izango dute. Hernaniko Udalak garai honek irauten duen bitartean autobus zerbitzu berezia eskainiko du 13.00etan herri kirolen erakusketa egongo da eta, amaitzeko, Larre Gain sagardotegian bazkari bat egongo da. Sagardo denboraldiak irauten duen bitartean Hernaniko erdigunetik herriko sagardotegietara doan autobus zerbitzua egongo da, baina oraindik ordutegia zehaztu gabe dago. Bestalde, Turismo sailak, iaz bezala, zenbait pakete turistiko prestatuko dituela aurreratu du. Produktu hauen bidez Hernani eta sagardoa ezagutzeko aukera izango da. Oinez egiteko bisita gidatuak eskainiko dituzte, tren berdean ibilbide bat egitea edota sagardotegi batean bazkaria eta sagardo kata bat egiteko aukera egongo da. Baina txotx denboraldia hasten den bakoitzean beti izaten dira kaltetuak. Esaterako, kaxkoan bizi diren bizilagunak ez molestatzeko eta herriko altzariak ez puskatzeko urteetan egin den moduan, Udaltzaingo zerbitzua zabaldu eta egokituko da, ordutegi zehatzetan udaltzain kopurua gehituz. Ohiko komun publikoez gain, erdigunean behin ezarriko dira. Aparkalekuei dagokienez, kanpotik datozen autobusentzat aparkaleku bereziak egokituko dira eta kotxe partikularrean datozenei Karabel auzoan 280 autoentzako dagoen aparkalekua erabiltzea gomendatzen diete (herri erdigunera gerturatzeko igogailua dago).