Sagardoaren lurraldea

Un poco "txinparta" verde al romper en el vaso, un sabroso zumo que parece de oro

Descripción

Eventos / Txotx eguna / Hernani / grupo Dida / características sidra

dida taldea evento hernani sidra apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2013-01-14
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002585

Texto completo

Kantuan hasi zuten Hernaniko aurtengo sagardo denboraldia, Gaztea Irratiko lau esatariek. Eskuetan hartutako edalontzietan lehertu zituzten lehenengo zipriztinak. Jarraian, hernaniarren txanda izan zen. Giro paregabea jarri zuten atzo, Dida! saioko esatariek: Jon Gotzon, Edurne Garmendia, Ainhoa Vitoria eta Joseina Etxeberriak. Sagardoa atera den bezalako bertsoak kantatu zituzten, goxo eta biziak, txotxa irekitzeko gonbitea eskertzeko. (bideoa: www.kronika.net). «Hemendik aurrera inork ez dezala gaizki hitz egin gure aurrean Hernaniko sagardo denboraldiaz, sagardoaz, ez eta jendeaz ere. Benetan bihotzean eramango zaituztegu-eta. Biba zuek! Eutsi Hernani!». ETBko Maikrux eta Marikarmen atsuak ere berehala azaldu ziren, barrabaskerietarako prest. «Hau da Hernaniko aurtengo denboraldiko lehenengo baso puskatua!» esanez, egin zuten tragoa, basoa lurrera bota baino lehen. Gero, Plaza bete zuten hernaniarren txanda izan zen.