¡Ha llegado la temporada del txotx!
Descripción
Eventos / XX Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / La Oreja de Van Gogh / sidrería Petritegi / programa / Sagardoetxea / Hernani
astigarraga programa evento hernani la oreja de van gogh sidrería petritegi sagardo berriaren eguna sagardoetxea txotx
Ficha
- Fuente: Gastronomia Vasca
- Fecha: 2013-01-15
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002574
Texto completo
Igandean Hernanin eman zioten hasiera aurtengo txotx denboraldiari eta bihar Astigarragan izango da. Sagardoa ezezik, La Oreja de Van Gogh ere protagonista izango da ekitaldian. Disfrutau! Andoni Gartzia Astigarragako Alkateak aurkeztuko du uzta berria Sagardoetxea Museoan eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera. Astigarragako Sagardoetxean izango da ekitaldia, eguerdiko 12:00etan. Baina urtero bezala, hogeigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du La Oreja de Van Gogh musika taldeak, lehen kupela irekiko dute eta honekin batera, sagardo denboraldi berria hasiko da. Aldez aurretik, museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko dute. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu. EGITARAUA: 11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean. 12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2012ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak. 13:00: La Oreja de Van Gogh taldeak sagarrondo bat landatuko du museoko sagastian. 13:45: Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko da eta honekin, txotx denboraldiari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da. 18:00-20:00: Pintxotx Astigarragako tabernetan. 20:30: Herriko elkarteen afaria sagardotegietan.