Sagardoaren lurraldea

Ya está lista la sidra nueva emborracharse de alegría e ilusión, pero no de alcohol

Descripción

Eventos / Txotx eguna / Hernani / grupo Dida / sidreros / características sidra

dida taldea evento hernani sidra sidrero apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Maider Iantzi
  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2013-01-14
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002570

Texto completo

Sagardogileek diote aurtengo edaria suabea eta edateko erraza dela. «Aurten eta beti; edan erraza dela badakigu!» bota zuen Hernaniko alkateak txotxa ez ezik herriko antolaketa eta azpiegitura guztiak prest daudela jakinaraztearekin batera. Hurrengo hiru hilabete luzeetan zabal-zabalik dituzte zaleek ateak. Gaztea irratiko «Dida» saioko esatari saltseroek izan zuten Hernaniko txotx denboraldi berriari hasiera emateko ohorea, eta, ohi duten gisan, energiaz eta umorez egin zuten, euskal kantu ezagunen doinuekin mix bat abestuz, eurek asmatutako letrarekin. «Zuentzat eskainia gorputza jartzeko bero/ hau da Hernaniko sagardo berria, txotxero!» bukatu zuten kanta. Aterki eta txamarrak hartu eta leporaino bete zuen jendeak Gudarien Enparantza. Kamera eta begi anitzek begiratzen zion, ikusmin handiz, Gazteako laukoteari. Ahots bereziko ataundarra, musika etengabe aditzen duena; aktore baten alaba, berezko grazia duen saltsazalea; gazteena eta isilena, lagunak gobernatzen meritua duen arrasatearra; eta euskañol akademiaren ideologoa, handikia, bere buruaren ispilua: Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Ainhoa Vitoria eta Jon Gotzon. «Ongi etorri» hasi zen Joseina, eta «welcome ladies and gentlemen» jarraitu zion kide fashion-ak. Ataungoak kontatu zuen hernaniarrek etortzera gonbidatu zituztenetik ez dela pozik falta izan euren aurpegietan, ezta urduritasunik ere. «Pentsatuko duzue ohituta gaudela goizero tontakeriak esanda. Hemen, ordea, bihotzetik hitz egin behar dugu eta bihotzari hitz eginaraztea kosta egiten da batzuetan». Gehituk eskatuta Donostiako kaldereroetan erregina lanak egin zituztenean, atzokoaren antzeko eguraldi petrala egin zuen, «fenomeno» pasatu zuten baina, eta, hala, Hernanira asmo berarekin etorri ziren. «Inork ez dezala gaizki hitz egin hernaniarrez gure aurrean!» abisatu zuten, hagitz eskertuta. Lehenengo txinparta Txalapartarien eta dantzarien agurraren ondotik, Aitor Ruiz de Egino herriko eskultoreak egindako oroigarria eman zieten omenduei. Eta orduan bai, edalontzia bete eta zintzurra bustitzeko ordua ailegatu zen. Jon Gotzon izan zen lehena, sagar bat diadema moduan buruan jarrita eta betaurreko berdeekin, okasiorako prestatuta. Kupelaren ahotik lehenengo txinpartak ateratzean, «hau da Hernaniko sagardo berria! Onak egin diezazuela!» oihukatu zuen. Irria marraztu zen jendearen aurpegietan eta «Dida» saioko laurek egin zuten tragoa. Prest da sagardo berria, alkoholez ez, baizik eta poz eta ilusioz mozkortzeko -