Sagardoaren lurraldea

Pasado mañana comenzará la temporada de la sidra con la apertura del txotx de Oiharteko

Descripción

Eventos / txotx / sidrería Olartza / Gorri Bertso Eskola / Zerain / Oiharte

evento txotx zerain

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2012-01-10
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002534

Texto completo

Otatza sagardotegiak datorren astean ekingo dio aurtengoari. Goierriko Bertso Eskolako bertsolari gazteak izango dira gonbidatu larunbatean Oiharten Larunbatean, urtarrilaren 12an, hasiko da aurtengo sagardotegi denboraldia Zerain aldean. Iluntzeko 8:30etan irekiko ditu ateak eta kupelak Oiharte sagardotegiak, eta umore ona lagun, sagardo berria probatu eta lagunartean ondo pasatzeko aukerarik ez da faltako. Otatza sagardotegiak, berriz, datorren astean hasiko du denboraldia. Kupela irekierako aurtengo festan, Goierriko Bertso Eskolako bertsolari gazteak izango dira gonbidatu Oiharte aldean. Sagardotegiko plaza naturalean, sagardo berriaren inspirazioz eta herriko trikitilari gazteen laguntzaz, Goierriko bertsolari gazteek jarriko dute festa. Oiharte aldeko kupelak bertako sagarrarekin egindako zukuz bete dituzte udazkenean. Eta Haritzek eta Maitek esan digutenez «oraindik berri xamarra egon arren, sagardo polita dator» aurten. Gainera, sagardotegian ere badituzte hainbat nobedade: sagardo ekologiko zertifikatua ekoizten hasi dira, eta jangelan ere apaingarri moduan mural ikusgarri bat ezarri dute denboraldi berrirako. Horrez gain, Zeraingo sagardoa edozein lekutara eraman ahal izateko Oiharteko 'txotx mobila' prestatu dute, festa eta ospakizunetarako kupela eramangarria. Berrikuntzaren ildotik dator beraz, denboraldi berria Oiharte aldean. Baina berrikuntzarik behar ez duena festarako gogoa eta umorea da. Eta horretatik ez da faltako larunbatean iluntzeko 8:30etatik aurrera Oiharte aldean. Oraindik badago lekua hala nahi duenak afaritarako erreserba egiteko. Denboraldia hasi da. Txotx!