La Oreja de Van Gogh ha hecho el primer txotx de Astigarraga
Descripción
Eventos / XX Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / La Oreja de Van Gogh / características sidra
astigarraga evento la oreja de van gogh sagardo berriaren eguna sidra txotx
Ficha
- Fuente: DONOSTIA.PORTALDETUCIUDAD.COM
- Fecha: 2013-01-16
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002513
Texto completo
La Oreja de Van Gogh musika taldeko kideak izan dira irekiera-ekitaldiko protagonistak, Astigarragako Petritegi sagardotegian. La Oreja de Van Gogh Sagardo Berriaren Eguneko protagonista izan zen atzo. Izan ere, denboraldia ireki zuen talde donostiarrak Petritegi sagardotegian, sagardoari eskainitako aurreskuaren Martinez eta bere taldekideek egin zuten "txotx" denboraldiaren irekiera, eta "Gure aurkeztu zuten 2012ko uzta. Astigarragako sagardo garaiari hasiera eman ostean, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña eskaini zizkieten ekitaldiko protagonistei, sagardoari eta La Oreja de Van Gogh taldeko musikariei. Haien atzetik, Petritegi sagardotegiko gonbidatuek (Astigarragako gainerako sagardotegietako egin zuten 'txotx', sagardoa dastatzeko, eta hiru hilabete luzeko denboraldiari ekiteko. Ekitaldiak goiz osoan Eguneko lehen ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasi zen Sagardoetxean, Andoni Gartzia aurkezpenarekin. Jarraian, sagarrondo berri bat landatu zuten, naturaren eraberritzearen seinale Ondoren, gonbidatu guztiak Petritegi sagardotegira joan ziren, denboraldi berriko sagardoari elkarrekin ospatzera. Ekoizpena Sagardun sagardo ekoizleak biltzen eta sagardoaren kultura sustatzen duen partzuergotik 10 milioi litro sagardo ekoiztu dira 2012an, aurreko urteetan bezalaxe. Ekoizpenean aldaketa handirik izan ez bada ere, "irregularra" izan omen da uzta, sagar arteko eremuan bildu delako. Aurtengo sagardoa hori-berdexka dela azaldu du Jose Angel Goñi Sagardunen bozeramaileak. "txinparta" duela, "gorputz handikoa" dela eta "mikatz puntua" duela aurreratu du. Aurreko urtean udaberria ezea izan zen, eta horrek eragina izan zuen polinizazioan, eta lehortea izan zenez, sagarrondoak "estres maila gorenera" iritsi ziren. Gainera, udazkeneko euriteei esker, sagarrak behar zuen pisua eta azukreak hartu zituen Ondorioz, "espero baino hobea" atera omen da zukua.