Sagardoaren lurraldea

La Oreja de Van Gogh abrirá la temporada de la sidra

Descripción

Eventos / XX Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / La Oreja de Van Gogh / sidrería Petritegi / Andoni Gartzia / Hernani / grupo Dida

andoni gartzia astigarraga dida taldea evento hernani la oreja de van gogh sidrería petritegi sagardo berriaren eguna txotx

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2013-01-08
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002495

Texto completo

La Oreja de Van Gogh taldeak zabalduko du sagardo garaia Astigarragako Petritegi sagardotegian egingo dute txotx garaia hasteko ekitaldia, hilaren 16an Musika talde batek izango du aurten sagardo garaiari hasiera emateko ohorea: La Oreja de Van Gogh musika taldeak, hain zuzen; hura gonbidatu baitute aurten Astigarragara, sagardoaren txotx garaia zabaldu, eta «Gure sagardo berria» esanez denboraldia hasteko. Ekitaldia hilaren 16an izango da, ohi bezala Astigarragako Petritegi sagardotegian (Gipuzkoa). Jende ugari bilduko da gonbidatuekin batera 2012ko sagardo uzta dastatzera. Sagardotegian bildu aurretik, ordea, Sagardoaren Museoan elkartuko dira. Han, Andoni Gartzia alkateak aurtengo uztaren ezaugarriak azalduko ditu, eta sagarra eta sagardoaren berri ere emango du. Sagardoarekin zerikusia duten ekitaldiak ere azalduko ditu, 12:00etatik aurrera Sagardoaren Museoan egingo den ekitaldian. Sagardotegira abiatu aurretik, sagarrondo bat landatuko dute museoaren inguruan. Ekitaldi sinboliko horren bidez, naturaren berrikuntza adierazi nahi dute. Eguneko ekitaldi nagusia, hala ere, Petritegi sagardotegian egingo da, orduan irekiko baitute urteko lehen txotxa. La Oreja de Van Gogh taldekoek «Gure sagardo berria» oihukatu eta gero, ofizialki zabalik geratuko da sagardo garaia. Lehen sagardoa dastatu eta gero, mahaiaren bueltan bilduko dira bazkaltzera. Hernanin, igandean Hernaniko sagardo denboraldia igande honetan zabalduko dute; horretarako, Euskadi Gazteko Dida taldeko kideak gonbidatu dituzte. Hala, Hernanin bilduko dira Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Ainhoa Vitoria eta Jon Gotzon. Txotx irekieraren ekitaldia 12:30ean hasiko da, eta gonbidatuek denboraldia zabaldu ondoren, bertara bildutako guztiek dastatu ahal izango dute sagardo berria. Gonbidatuei ordu erdi lehenago egingo diete ongietorria udaletxean, eta 12:15ean txalapartarien txanda izango da. Trikitilariek eta Los Incansables txarangak alaituko dute irekieraren ekitaldia, udaletxeko plazan.