Sagardoaren lurraldea

Sagardoari buruzko jardunaldiak Sagardoetxeak antolatuta

Descripción

Gaur azken eguna da. Hitzaldiak goiz eta arratsalde izango dira Sagardoetxean bertan, eta Udaletxeko Pleno Aretoan.

ocio astigarraga formación jornada sagardo forum sidra sagardoetxea turismo

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2009-11-27
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000248

Texto completo

Gaur azken eguna da. Hitzaldiak goiz eta arratsalde izango dira Sagardoetxean bertan, eta Udaletxeko Pleno Aretoan. Astigarragako Sagardoetxeak Sagardo Forum, Sagardoa eta Turismoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, sagardogintzaren kultura eta herriko ondarea gizarteratzeko asmoarekin. Jardunaldiak atzo hasi ziren eta gaur izango da azken eguna. Hiru gai nagusi landuko dituzte jardunaldi hauetan: produktua bera, turismoa eta sagardoaren kultura. Gai horiek hobeto azaltzeko, Europa mailan sektore honetan ospea duten adituek hitzaldiak emango dituzte. Hitzaldiak goiz eta arratsalde izango dira. Goizean, 10:00etatik 13:15etara, hiru hitzaldi emango dituzte Sagardoetxean. Sagardotegien eragin sozioekonomikoa izango da lehenengoa eta IKEI-ko Carmen Usoz izango da hizlaria. Etenaldiaren ondoren, Sagardoa Europan gaia azalduko du Iñaki Soroa AICV-ko presidenteak. Laborategi automatikoa: Zenbakizko espektrofotometria ekipoaren aurkezpena eta erakustaldia ere izango da Optomesure-ren eskutik. Arratsaldean, berriz, hitzaldi bakarra izango da, 18:30etatik 20:00etara: Sagardotegiak XXgarren Mendearen hasieran. Josu Tellabide, Lourdes Odriozola, Miel Jose Astarbide eta Andori Arzallus izango dira hizlariak. Azken hori Udaletxeko Pleno Aretoan izango da.