Sagardoaren lurraldea

Calendario práctico de actividades en el manzanal

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / sagasti / suelo / formación del árbol / enfermedades y plagas

publicaciones boletín formación enfermedad tierra sagardun manzanal

Ficha

  • Autor: Aitor Etxeandia Azpiazu (Sagarlan S.L.)
  • Fecha: 2012-12-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K150-11
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002477

Texto completo

Datozen hilabeteetan sagastiak geldialdi begetatiboan izango dira. Egin beharreko lanak garrantzitsuak dira: ABENDUA LURRA Arbolak landatzeko asmoa badugu eta lurra prestatu gabe badugu, orain egin beharko dugu, lurra egoera onean aurkitzen bada noski. Egin beharreko lanak hauexek dira: Lurzorua garbitu Ur gehiegi izanez gero: drainatze lanak egin Subsolatu Lurpeko ongarriketa Errotaitzurra pasa Behi, ardi edo zaldien zimaurra zabaltzeko garai aproposa da. ARBOLEN FORMAZIOA Inausketaren hasiera da. Arbola gazteetan formazio inausketa bat egingo dugu, aukeratutako gidatze sistemaren araberakoa. Arbola helduetan fruktifi kazio inausketa bat egingo dugu, aireberritzea eta argitasuna bilatzeko. Adar lehorrak eta txankroak kendu behar dira orain. GAITZAK ETA IZURRITEAK Arboletan geratu diren fruituak lurrera botako ditugu ahal den neurrian, bere deskonposaketa errazteko. Txankroz beteriko adarrak mozten baditugu, sagastitik aterako ditugu, hurrengo udaberrian infekzio iturri bat ez izateko. Aurreko hilabetean egin ez badugu, orain kobrearekin tratatuko dugu, ahal diren onddo guztiak erretzeko eta arbolak garbitzeko. URTARRILA - OTSAILA LURRA Sagasti berrietan aldatu baino lehen ondoko ongarriketa egitea komenigarria da. Materia organikoaren maila hobetzeko zimurtu behar da eta lurreko analisiaren emaitzaren arabera, potasio, fosforo, magnesio eta phan, ongarri mineralak eta karea botako ditugu. Lurra prestatu ondoren, arbolak aldatuko ditugu. Landaketa markoa edo arbolen arteko distantzia, erabilitako patroia eta gidatze sistemaren arabera erabakiko dugu (erdiko ardatza, kopa, hesi frutala) Taula: Arbolen artean Lerro artean MM 106 4 – 6 6 – 7 KOPA EM 7 4 – 6 6 – 7 FRANKOA 7 - 8 7 - 8 MM 106 5 – 6 2,5 – 3,5 ERDIKO ARDATZA EM 7 5 – 6 2,5 – 3,5 FRANKOA 7 7 Aldatu baino lehen, hautsitako sustraiak eta adarrak moztu behar dira. Oso garrantzitsua da txerto puntua beti airean egotea, frankeorik ez izateko (barietate berak sustraiak botatzen ditu). ARBOLEN FORMAZIOA Inausketa egin behar da. Arbola gazteetan formazio inausketa bat egingo dugu, aukeratutako gidatze sistemaren araberakoa. Ardatzari konpetentzia egiten dituzten adarrak, angulo itxiarekin jaiotzen direnak edo oso baxuak daudenak kendu egingo ditugu. Arbola helduetan fruktifi kazio inausketa bat egingo dugu, aireberritzea eta argitasuna bilatzeko. Kopa itxura duten arbolei barruko aldea garbituko diegu eta erdiko ardatza itxurakoei adar xurgatzaileak kenduko dizkiegu eta horrekin batera adarren puntak lurrari begira egoten saiatuko gara. Sekzio handiko adarrak moztu behar baditugu, gehienez 1 edo 2 moztuko ditugu, arbolaren oreka ez galtzeko. GAITZAK ETA IZURRITEAK Urtarrilan posible da tratamentu bat egitea Kaltzio Polisulfuroarekin, zorriak, kotxinillak eta beste intsektu batzuk hiltzeko, eta era berean arbolak goroldioz eta likenetaz garbitzeko.