Sagardoaren lurraldea

Grado de maduración 2012

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / sagasti / situación manzana de sidra 2012 / carpocapsa / brix / regresión del almidón

almidón publicaciones boletín brix carpocapsa sagardun manzanal

Ficha

  • Fecha: 2012-09-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K150-10
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002468

Texto completo

2012KO SAGARDO SAGARRAREN EGOERA Aurreko urteetan bezala, 2012 uztako XII. Sagardo Sagarraren Heldutasunaren Txostena aurkezten dugu. Bertan, sagardo sagarraren egoera, sagarreko harra, sagarraren heldutasuna, indize refraktometrikoa eta almidoiaren erregresioa bezalako datuak biltzen ditugu. Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdin batzuetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera jakin ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu, Beterri aldekoak gehienbat. 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurtengo ezaugarri garrantzitsuenak hauek izan dira: loraldia berandu etorri da, apirila euritsua izan da eta uda lehorra eta oso beroa izan da. Sagarren ekoizpena ezberdina izan da. Sagastiaren kokapenak eta bertan diren barietateek eragin handia izan dute. Abuztuan izan diren eguzki kolpeak kalte handiak sortu dituzte fruituen portzentai handi batean, usteldurak sortuz eta sagarren erorketa goiztiarra sortaraziz, Gipuzkoako barnekaldean batez ere. Bestalde, lehorteak eta beroak alde batetik sagarren erorketa garrantzitsu bat eragin dute eta bestetik sagarren tamaina eta pisua gutxitu dituzte. SAGARREKO HARRA EDO CARPOCAPSA Aurten arjoaren presentzia oso altua izan da sagasti gehienetan, bi erasoaldiekin belaunaldi bakoitzeko. Beste sagasti batzuetan, aldiz, intsektu hauen presentzia moderatua izan da. Lehenengo belaunaldia maiatza bukaeran azaldu zen, berpiztuz ekaina bukaeran. Bigarren belaunaldia uztailaren erdialdean agertu zen, eta ziur aski tenperatura altuen ondorioz, abuztuaren hasieran beste erasoaldi bat pairatu genuen. Ziurrenez, hirugarren belaunaldi bat abuztu bukaeran hasi da. 2010 UZTAKO SAGARRAREN HELDUTASUNAREN EGOERA Azukre maila begiratuta, aurtengo urteak, bataz beste, 11’9 ºBrix du, azken bost urtetako daturik altuena. Heldutasun kontrola iraileko 2. astean egin dugu, aurreko urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1etik 10erako eskalan, Europako araudiari jarraituz. INDIZE REFRAKTOMETRIKOA - ºBRIX Hurrengo grafi koan iraileko 2º asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2012. urteko ºBrix datua, 11’9 ºBrixekoa da, azken bost urteetako altuena. Hurrengo taulan azken bost urteetako barietate ezberSAGASTI nº 28. Iraila / Septiembre 2012 / p. 6 • 7 dinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke, iraileko 2ª astean: ºBRIX VARIEDAD 2008 2009 2010 2011 2012 ARITZA 10,5 9,9 10,3 10,7 11,4 ERREZILA 10,9 10,7 11,2 11,2 12,4 GEZAMINA 10,6 11,4 11,1 11,5 11,8 GOIKOETXE 11,6 12,8 11,9 12,8 13 MANTTONI 10,1 9,3 10,2 11 11,9 MOKO 10,4 11,1 10,8 12 12,2 MOZOLUA 11,1 10,6 11,1 11,2 12,4 PATZOLUA 11,4 11,2 11,5 11,3 13 TXALAKA 10,7 10,6 10,7 11,8 11,6 UDARE MARROI 11,3 10,7 11,4 11,3 11,5 URDIN 10,8 11,8 11,8 10,9 11,5 URTEBI HAUNDI 10,9 11,1 10,4 10,8 11,5 URTEBI TXIKI 9,7 9,6 9,7 10,2 10,2 VERDE AGRIA 10,7 10,5 10,8 11,2 12,7 Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuena Goikoetxe eta Patzolua barietateek izan dute 13-rekin. Aldiz, baxuena, Urtebi Txikik 10’2 ºBrix eman du. ALMIDOIAREN ERREGRESIOA Hurrengo grafi koan almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua, azken 5 urtetako baxuena da, 2’6ko indizea eman baitu. Hurrengo taulan azken bost urteetako almidoiaren erregresioa ikus daiteke, barietate ezberdinetan iraileko 2ª astean: RREGRESIOA BARIETATEA 2008 2009 2010 2011 2012 ARITZA 3,4 4,4 3 4,3 1,7 ERREZILA 1,3 1,3 1,2 1,8 1,1 GEZAMINA 4,7 3,3 3,8 6,1 3,4 GOIKOETXE 8,7 8,2 8,2 8,2 8,5 MANTTONI 2,6 3,1 2,6 4,2 1,9 MOKO 1,7 1,2 1,5 2,4 1,4 MOZOLUA 4,1 4,4 3,6 5,7 3,2 PATZOLUA 6,2 5,6 3,9 6,3 3,7 TXALAKA 2,6 2,9 2,8 5 2,2 UDARE MARROI 1,6 1,6 1,3 3,5 1,5 URDIN 3,2 2,4 2,7 3,3 1,7 URTEBI HAUNDI 3,5 2,7 2,7 4,5 2 URTEBI TXIKI 4,7 2,9 3,2 4,7 3 VERDE AGRIA 1,8 1,9 2,2 3,1 1,6 Goikoetxe barietatea alde batera utzita, erregresio altuenak Patzolua 3’7rekin, Gezamina 3’4rekin; Mozolua 3’2rekin eta Urtebi Txiki 3ekin izan dituzte. Aldiz, Errezil 1’1 eta Moko 1’4rekin baxuenak. PUNTU GARRANTZITSUENAK Orokorrean, 2012ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi ditzakegu: -Azukre maila begiratuta, aurtengo urteak, bataz beste 11’9 ºBrix du, azken bost urtetako altuena. - Almidoiaren erregresioa 2’6ko indizean dago, hau da, azken bost urtetako baxuena da. - Barietatez barietate eta sagastiz sagasti begiratu ezkero, ezberdintasun nabarmenak ikus daitezke. - Tratamenturik egin ez dituzten sagastietan, sagar portzentai garrantzitsu bat arjoarengatik kaltetua izan da. Gainera, aurten Sagar Harrek bi erasoaldi eragin dituzte belaunaldi bakoitzeko tenperatura altueei esker. - Abuztuan zehar izan diren eguzki kolpeak kalte handiak sortu ditu fruituen portzentai handi batean, Gipuzkoako barnekaldean gehien bat. - Lehorteak eta beroak, alde batetik sagarren erorketa garrantzitsua eragin dute, et eta bestetik, sagarren tamaina eta pisua gutxitu dute.