Nota de prensa del “XII Sagar Uzta 2012"
Descripción
Eventos / XII Sagar Uzta / actividades / concurso de tarta de manzana / sidra / cosecha / deporte rural / Santiagomendiko Sagardo Bidea / cata guiada de manzanas
rally fotográfico degustación deportes rurales actividades fiesta de la manzana sagar uzta sidra santiagomendiko sagardo bidea cosecha
Ficha
- Autor: Leire Alkorta
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002420
Texto completo
XII Sagar Uzta 2012 Prentsa oharra Contacto: 943 550 575 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com
Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 2. Giro bikaina Astigarragako XII. Sagar Uzta egunean Sagar Uztak hamabigarren edizioa bete du aurten tolaretako lanen hasiera ospatuaz eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ezberdinak izan dira Astigarragako talde eta herritarren laguntzarekin. Sagarra eta sagardoa protagonistak izan dira gaur Astigarragan. Urtero bezala, Foruen Plazan sagarraren azoka, sagardo dastaketa eta 2012 uztako lehen muztioaren elaborazioa izan dira, tolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsi delarik: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa. Oso harrera ona izan dute antolaturiko jarduerek: Sagar Tarta Lehiaketan 26 parte-hartzailek beren sukaldaritzako dohaiak erakutsi dituzte eta denera 2 sari banatu dira: 2 lagunentzako otordua Astigarragako Roxario jatetxean eta Gorrotxategi produktuen lotea. Lehendabiziko sariaren irabazlea Loli Etxeberria izan da bigarren urtez eta bigarren sariaren irabazlea Ramon Aginaga izan da. Bestalde, 30 parte-hartzailek Sagar Uzta jaiko unerik garrantzitsuenen argazkiak atera dituzte V. Argazki Rally Digitalean parte-hartuaz eta urriaren 19an argazki bilduma onenen sariak banatuko dira Sagardoetxea Museoan. Arratsaldean, sagardogintzan oinarrituriko herri kirolak izan dira Foru Plazan Alorrenea, Lizeaga, Petritegi eta Rezola sagardotegien artean. Lehia gogorraren ostean, eta hirugarren urtez jarraian, Astigarragako Rezola sagardotegia izan da txapela eraman duena. Aurten, nobedade bezala, haurrentzako sagardogintzan oinarrituriko jolas bereziak izan dira herri kirol probetan.Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 3.Bestalde, Sagar Uztarako antolaturiko ekintzen barruan, “Santiagomendiko Sagardo Bidea” ibilbidearen bixita gidatua izan zen atzo. Ibilbide tematiko honetan, sagardoaren kultura, Santiagomendiko baserrien eta Astigarragako historia harrigarria eta Santiago Bidearen Gipuzkoan zeharko punturik adierazgarrienetarikoa ezagutzeko aukera dago azalpen panel, multimediazko elementu eta joko interaktiboen bidez. “Santiagomendiko Sagardo bidea” Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoko laugarren gunea izango da eta SAGARDOAREN LURRALDEAK biltzen duen euskal sagardoaren kulturako erakargarri berri bat izango da. Honetaz gain, ostegunean Astigarragako tabernetan ospatu zen pintxo-poteak, sagarrarekin eta sagarraren eratorriekin eginiko pintxoak dastatzeko aukerak erakarrita, bisitari asko bildu zituen. Ostiralean Roxario jatetxean ospatu zen Euskal Herriko sagarraren kata gidatuak ere harrera bikaina izan zuen. Bertan, lau sagar barietate ezberdin eta euren sagar muztioak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Kata ondoren, sagar dultze ezberdinak eta Rafael Gorrotxategi gozogileak egindako azkenburuko berezi bat dastatzeko aukera ere izan zuten. Sagardoaren lurraldea • El territorio de la sidra Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa • Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoarenlurraldea.com 4. Antolatzailea: Sagardun Partzuergoa Sagardun Partzuergoa 2003. urtean sortu zen entitate publiko-pribatua da. Gaur egun Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa kudeatzen du, Sagardo Berriaren Eguna eta Sagar Uzta ekitaldiak antolatzen ditu, sagardoaren kultura sustatzen du esperientzia turistiko ezberdinen bitartez eta “Sagardoaren Lurraldea” marka kudeatzen du. Kolaboratzaileak: Babesleak: Sagardun Partzuergoaren osaketa: Administrazioa: Talde Kulturalak: Astigarragako Udala - Astigar E.O.E. - Goldea Herri Kirol Batzordea - Gure Izarra - Mundarro Kirol Elkartea - Norberto Almandoz Musika Eskola - Xagu Xar Sagardotegiak: - Zipotza Kultur Elkartea Erbitegi Etxeberri Kirikoketa Taldea, Astigarte, Roxario eta Ibai-Lur jatetxeak, Ikatza, Bukoi, The Robin, Sagartxo, Irati, Kupela, Txotx, Txiki, Ekaitz, Pastoriza, Kizki eta Zipotza tabernak, Mecanizados Laubide, Marisol Yaben, Pastain Argazkiak, Josu Osa, Behemendi eta bolondres lana egiten duten guztiak.
Kale Nagusia 48 20115 Astigarraga - Gipuzkoa t: 00 34 943 550 575 f: 00 34 943 331 311 info@sagardoarenlurraldea.com www.sagardoarenlurraldea.com www.facebook.com/SagardoarenLurraldea twitter: @sagarlur_es | @sagarlur_eu