Sagardoaren lurraldea

La ruta de la sidra vasca

Descripción

Sagardotegia / enoturismo / ruta de la sidra vasca / Asociación de Sidra Natural de Gipuzkoa / características

enoturismo características asociación de sidra natural de gipuzkoa recorrido sidrería

Ficha

  • Fuente: sagardotegiak.com
  • Fecha: 2012-12-04
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002410

Texto completo

sidrerías sidra guipuzcoa gipuzkoa Sagardoaren Ibilbidea 04-12-2012 ¦ Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea Sagardoaren Ibilbidea aurkeztu da gaur goizeko 11:00etan Gipuzkoako Foru Aldundian, Sagardo Esperientziak lelopean. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 10 sagardotegien eskaintza turistikoak eman dira jakitera. Eskaintza turistiko hoiek mota guztietako esperientziak dira; bisita gidatu eta pakete turistikoak besteak beste. Prentsaurrekoan parte hartu dute Roke Akizuk (Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria), Arantxa Eguzkitzak (Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko lehendakaria), Unai Agirrek (Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko gerentea) eta Kizkitza Ugarteburuk (Igartubeiti Baserri Museoko arduradunak). Beste zenbait eragile turistikoren presentzia aipagarria izan da; Eskualdeko Turismorako Garapen Agentziak, museoak, Zerain Dezagun Fundazioa, Donostiako Aquarima, bidai agentziak, agentzi rezeptiboak ... Sagar eta sagardo munduan murgildu nahi duenak, aukera du Gipuzkoako sagardotegietako esperientzietan, sagasti, sagardotegi eta sagardoaren kultura ezagutzeko eta horrekin batera produktu desberdinak dastatu eta gozatzeko. Bide horretan, zenbait sagardotegi hasi dira turista eta bisitariei sagardoaren mundua eta sagardogintza barrutik ezagutzeko ateak zabaltzen, eta poliki-poliki geroz eta gehiago izango dira zerbitzu zabalagoa eskaintzeko pausoa emango dutenak. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, turismo enogastronomikoan aurrera pausu bat emanez, hamar sagardotegietako bisita, dastatze gidatu eta pakete turistikoak eskaintzen ditu, Eskualdeko Sagardoaren Ibilbidea. sidrerías sidra guipuzcoa gipuzkoa Page 1 of 2 http://www.sagardotegiak.com/news/1354626889 04/12/2012 Turismorako Garapen Elkarteen eta zenbait turismo eragileen laguntzarekin. Hauekin osatu dugu lehenengo SAGARDOAREN IBILBIDEA. Sagardotegi hauek Gipuzkoan zehar kokatzen dira, Donostian eta ondorengo eskualdeetan: Donostialdea, Bidasoa-Txingudi, Tolosaldea, Goierri, Urola Kosta eta Urola Erdia. Bide honetan, sagardotegietako turismoa sustatzeaz gain, inguruko beste eragile turistikoekin elkarlana bultzatzea ere bada gure helburua, bisitariari produktu aberatsagoak eta zabalagoak eskaini asmoz. Horrela,zenbait sagardotegi hasi dira pakete turistikoak sortzen Gipuzkoako baliabide turistikoekin: Igartubeiti Baserri Museoa, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa, Delikatuz, Zerain Dezagun Fundazioa, Irun Aloja, Nekatur,besteak beste. Bizi ezazu esperientzia paregabe bat: ezagutu gure sagarra, sagardoa eta sagardotegiak, sagardoa egiteko modua, produktu honen historia, dastatu sagar, muztio eta sagardoak, gaur egungo egoera, etorkizuneko erronkak... Calonge, Oiharte, Ola eta Petritegi sagardotegietan aukera dago jada bisita edo esperientzi hauetaz gozatzeko. Aburuza, Añota, Bereziartua, Iparragirre, Satxotak eta Zabalak aldiz, urtarriletik aurrera zabalduko dituzte bisita gidatuetarako ateak. Bisita gidatuak aurkeztuko dituzten sagardotegien zerreda: • ABURUZA SAGARDOTEGIA (Aduna) • AÑOTA SAGARDOTEGIA (Azpeitia) • BEREZIARTUA SAGARDOTEGIA (Astigarraga) • CALONGE SAGARDOTEGIA (Donostia) • IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIA (Hernani) • OIHARTE SAGARDOTEGIA (Zerain) • OLA SAGARDOTEGIA (Irun) • PETRITEGI SAGARDOTEGIA (Astigarraga) • SATXOTA SAGARDOTEGIA (Aia) • ZABALA SAGARDOTEGIA (Aduna) Sagardoaren Ibilbidea. sidrerías sidra guipuzcoa gipuzkoa Page 2 of 2 http://www.sagardotegiak.com/news/1354626889 04/12/2012