El miércoles reunión de los restaurantes, sidrerías y tabernas de Buruntzaldea
Descripción
Turismo / Behemendi Turismo Mahaia / Buruntzaldea / sidrería / restaurante / bares
buruntzaldea restaurantes sidrería bar turismo
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2012-11-19
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002387
Texto completo
Behemendik Turismo Mahaia osatuko du Buruntzaldeko jatetxe arloko sektorearekin. Bilera, asteazkenean, 10:30etan, Biterin. 2012/11/19 - Astelehena Biterin bilduko da datorren asteazkenean, hilak 21, Buruntzaldeko jatetxe arloko lehendabiziko mahaia. Jatetxe arloko Mahai Azpisektoriala deitu diote, eta bertara deituta daude Buruntzaldeko jatetxe, sagardotegi, taberna... edo bestelako eragile turistiko pribatuak. Bilera, asteazkenean, 10:30etan, Biterin. Hainbat gai, mahai gainean Bileran hitz egingo dute hainbat gaiez: talde horren funtzionamenduaz, helburuak zein diren, parte hartuko dutenek zer egin behar duten, ardurak zein diren, Donostialdeko Turismoa Mugitzeko Plana zertan den, Eusko Jaurlaritzako Turismo Plana zertan den, batez ere jarduera egokiei buruzko Turismogune-Sicted programa... baita ere azalduko da, produktu gastronomikoen kluba sortzeko ideia, promozio turistikoa, komertzializazioa... Informazio gehiago Informazio gehiago: 656 705 243 edo donostialdea@behemendi.org (Ainhoa).