Degustación de manzana y opotunidad de elaborar mosto de manzana en el puente
Descripción
Sagardoetxea / actividades / degustación de manzana / elaboración mosto de manzana /vista guiada / horario
ocio astigarraga visita degustación acción museo horario sidra sagardoetxea
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2012-11-01
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002386
Texto completo
Eskaintza gaurtik igandera bitarte izango da. Gaur eta igandean, goizez egongo da zabalik; bihar eta larunbatean, goiz eta arratsalde. 2012/11/01 - Osteguna Azaroko zubi hau aprobetxatzeko, Astigarragako Sagardoetxeak hainbat ekimen antolatu ditu. Alde batetik, sagar barietate ezberdinen dastaketa antolatu du. Eta bestetik, sagar muztioaren elaborazioan parte hartzeko aukera eskainiko die bisitari guztiei. Sagar muztioa prozesu tradizionalari jarraituz egingo da: lehendabizi kizkiarekin sagarrak lurretik jasotzen dira. Sagarrak bildutakoan, sagarrak pisoiekin zanpatzen dira. Gero, prentsatik pasa eta zukua atera ostean, lortutako muztioa probatzeko aukera dago. Adina eta kopuruaren arabera, prezio ezberdinak Gaurtik igandera bitarte izango da eskaintza. Ordutegia, honakoa: gaur eta igandean, 11:00etatik 13:00etara; bihar eta larunbatean, 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara. Prezioak desberdinak izango dira adinaren eta jende kopuruaren arabera. Helduak: banaka, 4 euro; taldean, 3,50 euro. Haurrak: 11-18 urtekoek 2 euro; 10 urtetik beherakoek doahainik.