Sagardoaren lurraldea

En Astigarraga tienen la mejora parrilla y en Lasarte-Oria la mejor brocheta

Descripción

Ekitaldiak / concursos / Concurso de parrilla de Euskal Herria / sidrería Astarbe / Concurso de brocheta de Euskal Herria / Joxean Lasa

sidrería astarbe concurso de parrilla de euskal herria gastronomía concurso premio

Ficha

  • Autor: Martxelo Diaz
  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2012-11-05
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002380

Texto completo

Astigarragako Astarbe sagardotegiko Hur eta Joseba Astarbe nagusitu dira Donostian egindako Euskal Herriko parrilla lehiaketan. Burruntzi lehiaketari dagokionez, Lasarte-Oriako Joxean Lasa eta Juantxo Prietok lortu zuten txapela bereganatzea. Astigarragako Astarbe sagardotegian egiten dute Euskal Herriko txuletarik eta legatzik onena parrillan. Hori erabaki zuten behintzat Donostian asteburu luze honetan zehar egin den txapelketan. Hur eta Joseba Astarbe izan ziren Trinitate plazan jarritako oholtzara igo zirenak, Jakitea elkarteko presidente Xabier Zabaletaren eskutik txapela jasotzeko. Txapelarekin batera beste sari berezi bat ere jaso zuten Astarbe anaiek, Cruzcamporen garagardo bereziaren kutxa sorta eraman baitzuten Astigarragara. Irabazlearen altuera osatzera iristeko behar adina garagardo kutxa jaso behar zituzten Astarbe anaiek. Eta bikotea izanda, bata bestearen gainean jartzeko ideia izan zuten, horrela garagardo gehiago eskuratzeko helburuarekin. Eta lortu lortu zuten. Datozen asteotan seguru garagardo faltan behintzat ez direla ibiliko Astarbe sagardotegian. Ostiralean eta larunbatean, beraz, parrillan aritzen direnak izan ziren lanean, eta atzo, aldiz, burruntziaren txanda izan zen Donostian. Hamabost bildots prestatu ziren, eta irabazleak Joxean Lasa eta Juantxo Prieto izan ziren, Lasarte-Oriakoak. Sei parte-hartzaile izan ziren lehiaketa honetan. Hauek ez zuten bata bestearen gainean jarri beharrik izan, txapelarekin batera kafea edonon egiteko makina eraman baitzuten etxera, Cafes Aitonak eskainia. Donostiako Alde Zaharreko pintxo lehiaketa ere egin dute asteburuan Trinitate plazan. Eta saria ez zuten oso urruti eraman behar izan, plaza horren sarreran bertan dagoen Txuleta tabernako Andoni Esartek lortu baitzuen garaipena. Olagarro eta txipiroi burruntzi bati esker gailendu zen Esarte.