Sagardoaren lurraldea

XI Concurso de manzana de Errezil y de productos de caserío en Gabiria

Descripción

Eventos / concursos / XI Concurso de manzana Errezil / Gabiria/ productos de caserío / manzana "goxo" / miel

caserío evento miel gabiria concurso

Ficha

  • Autor: Murua
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2012-11-19
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002375

Texto completo

LEHIAKETAKO IRABAZLEAK Errezil sagarra Sagar goxo Gohierri beheko ezti Lehiaketarako 18 herritarren saskikada sagarrek aurkeztu ziren Gabirian lehenengo aldiz Goierriko Beheko ezti lehiaketa ere ospatu egin zen GABIRIA Irabazle nagusia Errezil sagarra izan zen. Azken urteotako jende kopururik handiena egon zen Errezil Sagar Lehiaketan Udazken giro busti lainotsuan esnatu zen egunsentia antolaketa lanez arduratzen diren ERBIE elkarteko kideek eta lehiaketetan parte hartu behar zuten baserritarrek udazken sasoiko produkturik ederrenak euren mahaietan txukuntxukun jartzen zituzten bitartean, eta negu atariko giro hotz-hezetsuan agurtu zuten aurtengo ekitaldia antolatzaile, baserritar eta kanpotik etorritako hainbat eta hainbat lagunek datorren urtean, ahal dela behintzat, eguraldiak hain jokaera makurrik izan ez dezala eskatuz. Goizeko bederatziak aldera ekin eta hamarretarako dena prest zegoen: herriko plazaren inguruan Ezkio-Itsasoko Udalak utzitako karparen babesean lehiaketarako aurkeztu ziren 18 herritarren saskikada sagarrek euren aurpegirik ederrena erakutsi zezaten. Eta herriari eta errezil sagarrei ongi-etorria eginez edo, Altzibar Lorazaintzako Edorta Atinek prestatu zuen hamarren bat urteko sagarrondoa, zertarako eta inausketa lanetan aditua eta goierritar askoren maisu izan den Josu Osak bere guraizeak sar ziezazkion, jendeari erakutsiz nola eta noiz inausi edo kimatu behar diren sagarrondoak. Ekintza erakargarria bezain zoragarria, eta bertaratu zirenek ederki eskertu zioten Josu Osari egindako lana eta zalantzak argitu izana.Bestalde, Klara Jauregi ere fin asko aritu zen karparen barruan sagar-goxoa edo menbriloa nola egiten den erakusten eta bertaratu zirenek Klarari ere ederki asko eskertu zioten irakatsi zien guztia. Epaimahaiko lanetan jardun behar zutenen txanda ere iritsi zen eta Errezil Sagarren ekitaldi honetan bazen aldaketa edo berrikuntza bat: azken ekitalditik zetorrena; izan ere, Erbie elkartekoen iritziz, bultzatu beharrekoa ez zen eta ez da herritarren arteko lehia, baizik eta Errezil Sagarra eta horren ondorioz, maila bereko hiru sari banatu ziren, hau da, euren arteko bereizketarik egin gabe. Epai-lanean Zeraingo Otatza sagardotegiko Joxe Antonio Iparragirre, Idiazabalgo Kalbario baserriko Ramon Aseginolaza, eta Arrate irratiko Xabier Mujika aritu ziren, eta nahiko lan izan zuten saria zeini eman erabakitzen, lehiaketara aurkeztutako sagarren kalitatea bikaina baitzen. Errezil sagarren lehiaketaz gain, sagar-goxoarena ere egin zen eta zeregin horretan Korta jatetxeko Lontxo Ormazabal eta Legazpiko Josema Azpeitia aritu ziren. Eguneko unerik hunkigarriena, hainbat urtetan epaimahai lanetan aritu zen eta hil berria den Martin Irazustabarrenari Erbie elkartekoek eta, azken batean, herri osoak eskaini zion omenaldia izan zen bere hiru semeek bertan zirelarik. Baina, horretaz gain, Martinekin batera epaimahaia osatu izan duten Ramom Aseginolazari eta Jose Antonio Iparragirreri ere eskaini zien Erbie elkartekoek ondo asko merezitako omenaldia eta bi horiei ere oroigarri bana eman zitzaien. Azkenik, eta Gabirian lehenengo aldiz, Goierri Beheko ezti lehiaketa ere egin zen eta hiru sari banatu ziren. Erbie elkarteko antolatzaileak inoiz baino gusturago eta asebeteago zeuden urtez urte Gabiria Errezil Sagarrarekin eta Errezil Sagarra Gabiriarekin uztartzeko edo lotzeko egiten ari diren ahalegin horren emaitza egunetik egunera nabarmenago ikusten dutelako, eta Errezil Sagarraren etorkizun lainotsuaren ildoa suspertuz eta bultzatuz ari direla ohartzen direlako.