Sagardo Forum: Sagardoa eta Turismoari buruzko jardunaldiak
Descripción
Sagardogintzaren kultura eta herriko ondarea gizarteratzeko asmoarekin, Sagardoetxeatik “SAGARDO FORUM” Sagardo kultura eta Turismoari buruzko jardunaldiak antolatuko dira Azaroaren 26tik eta 27ra. Jardunaldi horietan hiru gai nagusi jorratuko ditugu: batetik, produktua bera, bestetik turismoa eta azkenik sagardoaren kultura. Eduki horiek azaltzeko, Europa mailan sektorean izena duten adituak izango ditugu geure artean.
ocio astigarraga formación jornada sagardo forum sidra sagardoetxea turismo
Ficha
- Fuente: Ondopasa.com
- Fecha: 2009-11-23
- Clasificación: 5.7. Formación
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000236
Texto completo
Sagardogintzaren kultura eta herriko ondarea gizarteratzeko asmoarekin, Sagardoetxeatik “SAGARDO FORUM” Sagardo kultura eta Turismoari buruzko jardunaldiak antolatuko dira Azaroaren 26tik eta 27ra. Jardunaldi horietan hiru gai nagusi jorratuko ditugu: batetik, produktua bera, bestetik turismoa eta azkenik sagardoaren kultura. Eduki horiek azaltzeko, Europa mailan sektorean izena duten adituak izango ditugu geure artean. Jardunaldi horietan hiru gai nagusi jorratuko direla kontuan izanda, helburuak honakoak dira: ??Sagardogintza: Azken urtetan sagardogintzan izan diren aldaketen inguruko datuak aurkeztea. ??Turismoa: Sagardotegien eragin ekonomikoari buruzko ikerketa teknikoen inguruko informazioa ematea. ??Kultura: Sagardoaren kultura bizitzeko moduak eta XX. mendeaz geroztik izandako aldaketak ezagutzera ematea. EGITARAUA Azaroak 26, osteguna Turismoa eta Sagardoaren Kultura Tokia: Astigarragako Sagardoetxean ??09:30-09:45. Aurkezpena. Bixente Arrizabalaga (Astigarragako Alkatea). ??09:45-10:30. Sagardotegiak Euskadiko errekurtso turistiko gisa. Iker Urcelay (Basquetour-eko Lehiakortasun Teknikaria). ??10:30-11:15. Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko esperientziak. Juan Manuel Lavín (Ardoaren Ibilbideko Lehendakaria) eta César Sáenz de Samaniego (Sasazu Upeltegiko Zuzendaria). 11:15-11:30. Etenaldia. ??11:30-12:30. Sagardoa eta turismoa Frankfurt-en. Andreas Schneider (Obsthof am Steinberg). 12:30-13:30. Frankfurt-eko sagardoaren eta produktu gastronomikoen dastaketa. Andreas Schneider (Obsthof am Steinberg). Tokia: Petritegi Sagardotegian 18:30-20:00. Dastaketa gidatua: bertako sagardoa eta Alemaniako sagardoa. Mikel Garaizabal (enologoa eta somelier-a). Izena-ematea beharrezkoa da. Telf: 943 550 575. Azaroak 27, ostirala Sagardo munduaren egoera Tokia: Astigarragako Sagardoetxean ??10:00-11:00. Sagardotegien eragin sozioekonomikoa. Carmen Usoz (IKEI-ko aholkularia). ??11:00-11:15. Etenaldia. 11:15-12:15. Sagardoa Europan. Iñaki Soroa, AICV-ko (European Cider and Fruit Wine Association) Lehendakaria. ??12:15-13:15. Laborategi automatikoa: Zenbakizko espektrofotometria ekipoaren aurkezpena eta erakustaldia. Optomesure. Turismoa eta Sagardoaren Kultura Tokia: Astigarragako Udaletxeko Udalbatza aretoan ??18:30-20:00. Sagardotegiak XX. Mendearen hasieran. Josu Tellabide (etnografoa), Lourdes Odriozola (historialaria), Miel Joxe Astarbe (sagardo kulturan aditua) eta Andoni Arzallus (sagardo kulturan aditua).