Sagardoaren lurraldea

Jornada sobre la sidra y el queso en San Telmo

Descripción

Eventos / Sagardo Astea / Igartubeiti / jornada / sidra y queso / San Telmo

evento caserio museo igartubeiti jornada semana de la sidra sidra y queso san telmo

Ficha

  • Autor: Galilea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2012-10-12
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002345

Texto completo

Asteazkenean arratsaldean, Igartubeitiko Sagardo Asteko ekitaldien barne, Sagardoa eta Gaztari buruzko jardunaldia aurrera eraman zen San Telmo museoko jatetxean. Igartubeiti Baserri Museoak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin, Idiazabal Jatorrizko Izendapenarekin, Zerain Paisaia Kulturalakin, Bokado taldearekin eta San Telmo Museoarekin lankidetzan antolatutako jardunaldiari hasiera emanez, Jakoba Errekondok, Zerain Paisaia Kulturaleko gerenteak, sagardoak Euskal Herrian duen garrantziaz, edari honek izandako bilakaeraz eta bere etorkizunaz solasaldia eskaini zuen. Ondoren, sagar, muztio eta sagardo dastaketa komentatuari hasiera eman zioten. Guillermo Castaños enologoaren eta Unai Agirre Gipuzkoako Sagardogile Elkartearen eskutik, lau sagar mota dastatzeko aukeraz gain, bariedade ezberdinei buruzko erabileraren inguruan hitzegin zuten. Igartubeiti Baserrian goizean bertako dolarean zanpatutako sagar zukua dastatzen jarraitu zuten parte hartzaileek. Adituek hiru sagardo ezberdin eskaini zituzten dastatzeko, bakoitzaren ezaugarriak adieraziz. Jarduera amaitzeko, Egoitz Zamora Bokado taldeko sukaldariak, Idiazabal gazta keturarekin eta ez ketuarekin egindako hiru errezeta dastatzeko aukera izan zuten San Telmo Museoko jatetxera hurbildutakoek: Gazta eta karabiniero risoto-a, Ahate hanburgesa Idiazabal gaztarekin eta Irasagar zopa Idiazabal gaztarekin.