Sagardoaren ibilbidea prestatu dute Astigarragan
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / jarduerak / Santiagomendiko Bidea / turismo / características ruta temática / presentación
presentación actividades sagardoaren lurraldea turismo
Ficha
- Fuente: Berria
- Fecha: 2012-09-29
- Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002291
Texto completo
Sagardoetxearen laugarren gunea izango da; sei kilometro eta erdian sagardoaren kultura ezagut daiteke Aspaldikoa da Astigarragaren eta sagardoaren arteko harremana. Eta, hain zuzen ere, harreman hori sendotzeko zabaldu zuten herrian Sagardoetxea duela urte batzuk. Pixkanaka, haren eskaintza zabaltzen ari dira. Atzo aurkeztu zuten Santiagomendiko Sagardo Bidea, museoaren laugarren gunea izango dena. Ibilbide tematikoak sagardoaren kultura ezagutzen eta barneratzen lagunduko die bisitariei; horretarako, sagastiak eta sagardoa ekoizten zuten dolare baserrietatik igaroko dira. Gainera, Astigarragako eta bertako baserrien historian barneratzeko modu polita izango da. Bestalde, Donejakue bidearen zati bat ere ezagutuko dute ibilbidea egiten dutenek. Zortzi geldialditan banatu dute ibilbidea. Sagardoaren kultura modu dibertigarri eta parte hartzailean ezagutzeko, bidean zehar joko, azalpen panel, audio eta asmakizunak topatuko ditu bisitariak. Oinez, bizikletan edo zaldiz Guztira, sei kilometro eta erdi ditu ibilbideak, eta oinez bi orduan egin daiteke. Baina oinez egin nahi ez duenak bizikletan edo zaldiz egiteko aukera ere izango du. Sagardo Bidearen proiektuak hiru helburu nagusi ditu. Batetik, Santiagomendiko landa ingurunea mantentzea; bestetik, ondare historikoa babestea; eta, azkenik, sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzea.