Sagardoaren lurraldea

Sagar Uzta, dolareen lanen hasiera ospatzeko

Descripción

Eventos / Sagar Uzta / Santiagomediko Sagardo Bidea / cata guiada de manzanas de Euskal Herria / feria de la manzana / pintxo-pote / elaboración primer mosto

feria evento pincho pote sagar uzta santiagomendiko sagardo bidea

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2012-09-21
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002290

Texto completo

Astigarraga. Santiagomendiko Sagardo Bidea aurkeztuko dute bihar eguerdian Azarora bitartean, sagardotegietako dolareak lanean ariko da aurtengo sagardoa egiteko. Dolareak lanean hasiko direla ospatzeko, Sagar Uzta festa antolatu dute Astigarragan (Gipuzkoa). Sagarra eta sagardoaren kulturarekin lotutako jarduerak antolatu dituzte gaur hasi eta igandera bitartean. Sagarraren azoka, sagardo dastatzea, argazki lehiaketa, Euskal Herriko sagarren dastatze gidatua eta sagar tarta lehiaketa izango dira, besteak beste. 2012ko uztaren lehen muztioaren elaborazio prozesua ere erakutsiko dute. Gaur hasiko dira ekitaldiak, herriko tabernek eskainiko duten pintxo-poteoarekin. Sagarren eratorriekin egindako pintxoak izango dira. Bestalde, bihar, Santiagomendiko Sagardo Bidea ibilbide tematikoa aurkeztuko dute Sagardoetxean, eguerdian. Arratsaldean egingo dute Euskal Herriko sagarren dastatze gidatua Astigarragako Roxario jatetxean. Egun handiena, hala ere, igandea izango da. 10:30ean zabalduko dute sagarren azoka. Ondoren, 11:00etan, 2012ko uztaren lehen muztioa nola egiten den erakutsiko dute: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea. Sagar dantza eta kirikoketa emanaldiekin jarraituko du aurrera egunak. Ordu batean dastatu ahal izango dute bertaratutakoek aurtengo lehen muztioa. Herri bazkaria egingo dute sagar tarta lehiaketako sariak banatu eta gero. Eta arratsaldean, sagardogintzan oinarritutako herri kirolak egingo dituzte Foru enparantzan, Alorrenea, Lizeaga, Petritegi eta Rezola sagardotegien parte hartzearekin. SAGAR UZTA Non. Astigarragan (Gipuzkoa). Noiz. Gaurtik igandera.