Sagardoaren lurraldea

La sidra protagonista

Descripción

Eventos / I Feria de Sidra / Gorenak / Donostia / Gros / carpa / Semana Grande / sidrerías

semana grande feria donostia evento gorenak gros carpa sidrería

Ficha

  • Autor: J. Colmenero
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2012-08-13
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002286

Texto completo

Donostia. Oinez, autobusez edo kotxez. Donostian, mundu guztia Zentrora edo Alde Zaharrera joan ohi da egun hauetan baino gero eta aukera gehiago daude hiriko beste txokoetan eta horietako batek jende pila bat bildu du jada: Groseko Katalunia plazan kokatu den I. Sagardoaren Azokak, hain zuzen ere Gorenak sagardogile elkarteak antolatuta. Nahiz eta herenegun hasi, atzo izan zen inaugurazio ofiziala eta arratsaldeko zazpietan bertara gerturatu ziren Juan Karlos Izagirre alkatea eta Nerea Txapartegi, Ricardo Burutaran eta Nekane Burutaran, Kultura, Hirigintza eta Giza Baliabideetako arduradunak, hurrenez hurren. Ateak zabaldu aurretik jendea zain zegoen jada. Larunbat arratsaldea arrakastatsua izan zen eta atzo hainbat familiek errepikatu nahi izan zuten. "Oso giro polita dago eta primeran pasatu genuen. Haurrekin etortzeko aproposa da", adierazi zuen Maialen Etxartek. Karpa barruan alkatea eta sagardogileek topa egin zuten sagardoak "merezi" duen tokia eskatuz. "Gure edari nazionala da", esan zuen ekoizle batek. Izagirrek berriz euskal produktuen aldeko apostua egin zuen eta sagardoari bere lekua ematea eta baloratzea aldarrikatu zuen. jendez gainezka "Aukerak eman" Ateak ireki eta minutu gutxitan jendez gainezka zegoen karpa. Donostiar, gipuzkoar eta kanpotik etorritako bisitariak txorizo pintxoak eta sagardoa azkar dastatzen hasi ziren. Aukera zabala zegoen bai jateko eta bai edateko. Pintxoez gain, sagardotegiko menu konpleto batekin disfrutatu ahal izan zuten gerturatu ziren guztiek: odolkia, bakailao tortilla, bakailaoa saltsan, txuleta eta gazta eta sagar dultzea postre gisa. Eztarria bustitzeko ere sagardo ezberdinak probatzeko parada eskaintzen da. Alorrene, Altzueta, Barkaiztegi, Begiristain, Egi-Luze, Gartziategi, Gaztañaga, Gurutzeta, Iasategi, Olaizola, Sarasola, Zapiain eta Zelaia etxeetako produktua, hain zuzen. Ekoizleak pozik zeuden eta baita udal Gobernua ere. Izagirreren hi-tzetan, "sagardoaren inguruan dabilen jendeari gauzak antolatzen utzi behar zaio eta baita aukerak eman". "Agian" datorren urtean horrelako ekitaldi bat berriz antolatuko dela iragarri zuen alkateak. "Inportanteena produktua bera mahai gainean jartzea eta ezagutzera ematea da. Hobe da gero eta gauza gehiago eskaintzea eta egia da igual Aste Nagusian horrelako gauzak falta zirela", azpimarratu zuen. Iritzi berekoa zen Amaia, bi lagunekin Grosera gerturatu zen neska bat. "Gauzak ez daudenean ez dituzu faltan botatzen, baina orain ikusita, horrelako zerbait faltan zegoela uste dut. Giro oso polita eta euskalduna dago eta lagunekin biltzeko leku aparta da. Nabaritzen da Gobernua gure produktuen alde egiten ari den lana", esan zuen. Mahaietan eserita edo zutik jendea giroan laster murgildu zen, besteak beste, Errenteriako txaranga bat ere gerturatu zelako I. Sagardo Azoka honetara. Deiadar taldearen musika karparen barruan zegoenarekin nahasita, Gros festaren bihotza bihurtu zen. Orain arte hurbildu ezin izan dutenek jakin dezatela karpak egunero (19.00etan) zabalduko dituela ateak datorren larunbatera arte. Janaria eta edariaz gain, txalaparta eta otxoteak ikusi eta aditu ahal izango dira, besteak beste.