Sagardoaren lurraldea

Zelaia, Altzueta y Olaizola contentos con la I Feria de Sidra

Descripción

Eventos / I Feria de Sidra / Gorenak / Donostia / Zelaia / Altzueta / Olaizola/ Semana Grande / Gros

sidrería altzueta semana grande feria donostia evento gorenak gros sidrería zelaia

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2012-08-23
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002282

Texto completo

Gorenak zigilua duten 13 sagardotegiek Sagardo Azoka antolatu zuten Donostiako Aste Nagusian eta azoka arrakastatsua izan dela azaldu dute. Donostiako Aste Nagusian Sagardo Azoka antolatu zuten lehenengo aldiz, Gorenak markaren (Sagardo mahaia elkartea) barruan dauden 13 sagardotegiek; tartean dira Hernaniko hiru sagardotegi: Altzueta, Olaizola eta Zelaia. Kronikara bidalitako prentsa oharrean diotenez, pozik daude lortutako emaitzarekin: «Lehenengo egunetik, espero zena baino jende gehiago izan dugu. Jende asko ibili da azokan eta bezeroak asebeteta ateratzen ziren karpatik. Lehenengo mailako generoa, kalitatezko produktua, sukaldean ere profesional finak... Sagardo Azokan murgildu diren pertsonek hori guztia topatu dute eta asko eskertu digute egindako lana. Katalunia plazan arnastu duten euskal giroarekin ere pozik agertu zaizkigu». «Lehenengo azoka arrakastatsua izan da» Groseko Katalunia plazan antolatu zuten azoka eta egunero, 13 sagardo ezberdin probatu, txotxetik zein botilatik, eta sagardotegiko menua afaltzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Eskaintza gastronomikoaz gain, zuzeneko emanaldiak ere izan ziren: otxoteak, txalapartariak, bakarlariak... Lehenengo azoka hau arrakastatsua izan dela nabarmendu dute antolatzaileek eta oso gustora daude: «Donostiak merezi duen tokia eman dio sagardoari. Beharrezko zituen duintasuna eta protagonismoa aitortu zaizkio sagardoari, gure