Un plan incomparable: sidra y patrimonio marítimo!
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / actividades / turismo / la sidra y el mar / Sagardoetxea / Aquarium / Albaola / Astigarraga / Donostia / Pasaia / sidrería / horario / tarifas
albaola aquarium astigarraga donostia actividades horario pasaia sagardoaren lurraldea sagardoetxea sidrería tarifa turismo
Ficha
- Fuente: Albaola Faktoria
- Fecha: 2012-07-01
- Clasificación: 4.1. Experiencias de sagardun
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002265
Texto completo
Astigarragatik Pasaiara, sagardotegiatik Ondartxora zuzenean, itsasontzi batean buelta batekin gainera. Hau da “Sagardoa eta itsasoa” bisitaldi turistikoa, uztailatik irailera egiteko aukera daukazuena. Sagardun Partzuergoak, Aquarium eta Albaolarekin elkarlanean, osatu duen eskaintza turistikoari esker, bi elementu hauen arteko lotura modu berezian ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Euskal Herrian sustraitutako eta euskal izaeraren zati diren horrelako pasarte eta bitxikeri historikoak oinarri ditu Sagardoa eta Itsasoa ekimen turistikoak. Astigarragako Sagardoetxean hasiko dute irteera. Euskal Herriko sagardo kultura ezagutu eta bertan murgilduko dira sagardotegiko ohiko menua dastatuz. Bakailaoa, txuleta, gazta, intxaur eta sagardo artean, sagardotegien munduko istorio eta bitxikeria guztien berri izango dute. Bazkalostean, berriz, euskal kostarekin duen lotura historiko horretan murgiltzeko bi aukera dituzte: Donostia edo Pasaia. Pasaia aukeratzen dutenek, ontzi tradizional batean ibiliko dira bertako badian. Jarraian, Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa bisitatuko dute. Bertan, garai batean sagardo kupelak eramanaz itsasoak zeharkatu zituzten ontzien prototipoak ikusiko dituzte. Euskal arrantzale eta baleazaleen historian sakondu eta itsasoko sekretuak ezagutzeko parada izango dute bertan. Donostira etortzea erabakitzen dutenek, kaiaren amaieran, Ciudad de San Sebastian katamarana zain izango dute. Kontxako badian barrena nabigatu ondoren, Aquariumean bisita gidatua egingo dute. Ordutegia: 12:15 – 13:15 Sagardoetxearen bisita gidatua 13:45 – 16:00 Bazkaria sagardotegian. 17:00 – 18:00 Pasaiako badian ibilbide gidatua itsasontzi batean. 18:15 – 18:45 Ondartxoren bisita gidatua. Prezioa:Helduak (18tik 65ra urte) 55€; Umeak (0tik 3ra urte) 0€; Umeak (4tik 10ra urte) 20€, Gazteak (11tik 17ra urte) 30€; Erreserba egiteko: reservas@sansebastianreservas.com edo 902 44 34 42 info@sagardoarenlurraldea.com edo 943 55 05 77