La sidra del caserío Etxeberri y las alubias de Jose Kruz Balerdi ganadoras
alubia ganador concurso sidra usurbil
Ficha
- Autor: Josu Aranberri
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2009-12-23
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000226
Texto completo
Igandean ospatu zen Santo Tomas azokan aurtengo bi lehiaketetako irabazleak izan ziren. Pasa den igandean eguraldiak ekarritako hotzei aurre egin eta barrunbeak berotzeko aukera izan zen herriko pilotalekuan. Noaua! Kultur Elkarteak eta udalak antolatutako Santo Tomas azoka ospatu zen eta babarrunaren eta sagardoaren aitzakian eta eguzki printzen laguntzarekin giro polita sortu zen beste behin ere. Bi lehiaketa izan ziren azken urteetan bezala egun honetako arreta piztu zutenak. Herriko babarrun ekoizleek aurkeztutako babarrunak izan ziren alde batetik epaitu zirenak eta Juan Karlos Balerdik aurkeztutako babarruna izan zen lehen saria eraman zuena. Olarri baserriko Jose Kruz Matxainen babarrunak eskuratu zuen bigarren saria eta Aginagako Aldapa baserriko Antonio Izagirrerentzat izan zen babarrun lehiaketako hirugarren saria. Sagardo lehiaketan, berriz, herriko elkarteetako ordezkariek osatutako epaimahaiaren iritziz, Zubietako Etxeberri baserriko Kontxi Urdanpiletak aurkeztutako sagardoa izan zen herriko sagardo ekoizle desberdinek aurkeztutako sagardoetan onena. Aitor Alkortak eskuratu zuen bigarren saria eta Izeta anaiek hirugarrena. Goizean, herriko sagardo ekoizleek aurkeztutako sagardoa edateko aukera izan zen frontoian eta barruak berotzeko babarrun zukua bere odolki eta tipula tenpuraz banatu zen bertara gerturatu zirenen artean.