El concurso de alubias y sidra protagonistas mañana en la feria Santo Tomás
Ficha
- Autor: Josu Aranberri
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2009-12-19
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000225
Texto completo
Herriko ekoizleen sagardoa dastatzeaz gain txistorra eta taloa jateko aukera ere izango da. Gabonen atarian, Noaua! Kultur Elkarteak Udalaren laguntzaz antolatuta Santo Tomas azoka ospatuko da bihar herriko pilotalekuan, eta herrian hain preziatuak diren bertako bi produktu hauen lehiaketa egingo da aurreko urteetan bezala. Bi lehiaketa aurrera eraango dira ohikoa den bezala bihar goizeko ekimenean. Alde batetik babarrun lehiaketa izango da. Partehartzaile bakoitzak kilo bat babarrun aurkeztuko du eta lehiaketan, ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak. Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa. Berdintasuna: tamainaz, kolorez. elkarren berdinak izatea. Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore estali edo aldatua izan bada lehiaketatik kanpo utziko da). Eta garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea. Sagardo lehiaketari dagokionez, sagardoa etxean egiten duena aurkezten daiteke eta herriko pilotalekuan jarritako postuetan sagardo horiek dastagai izango dira. Bertara gerturatzen direnek sagardo hauek edan eta onena zein den asmatzen saiatuko dira, baina oholtza gainean izango den epaimahaiak izango du aurtengo irabazleak zeintzuk diren epaitzeko ardura.Aurten ere herriko elkarteetako ordezkariak izan daitezke oholtza gainean lehiaketara aurkeztutako sagardoei beren puntuazioa jartzen. Sariak hauexek izango dira bi lehiaketetan: 1. saria: 150 euro eta txapela, 2. saria: 90 euro eta 3. saria 50 euro. Iazko edizioan 30 izan ziren babarrun lehiaketara aurkeztu ziren ekoizleak eta Aginagako Aldapa baserriko babarrunak lortu zuen 1. saria. Sagardo lehiaketan, berriz, Zubietako Etxetxo baserriko sagardoa izan zen onena epaimahaiarentzat. Sagardo dastaketa bakardadean gelditu ez dadin, bihar goiz eta eguerdianherriko pilotaleku ingururatzen direnek Santo Tomas Egunaren bezperan txistorra eta taloa jateko aukera izango dute.