Sagardoaren lurraldea

Sagardo Eguna ospatuko da larunbatean

Descripción

Eventos / Xsagardo Eguna / Oiartzun / degustación / txox / Ttur-ttur / sidrerías

degustación evento oiartzun sidrería txotx

Ficha

  • Autor: Errotazar
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2012-05-23
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002203

Texto completo

Aurtengo txotxa Ttur-ttur euskaltzaleon bilguneak egingo du 10. urteurrena duela eta Datorren larunbatean udaberriko aisialdi planen artean gustokoenetakoa dena ospatuko da herrian. Izan ere, Intxixu AEK euskaltegiak eta herriko elkarteetako zenbait lagunek, maiatzaren 26an XXIII. Sagardo Eguna (Udaberri Jaia) antolatu dute. Sagardo Egunean sagardo ugari dastatzeko aukera izango da. Hori dela eta, Doneztebe plazan eta San Juan kalean inguruko sagardotegietako sagardo postuak egongo dira. Besteak beste Oiartzungoak bertakoak diren Aristizabal, Baleio eta Ordoxelai, edo Lesakako Linddurren borda, edota Hernaniko Altzueta, Larregain eta Goiko Lastola sagardotegiak euren sagardoa ekarriko dute. Helduentzako eskaintzaz gain, haur eta gazteek ere egunaz goza-tzeko aukera izango dute. Euskal Herria plazan esaterako, 17:30etik aurrera haurrentzako tailerrak eta puzgarriak izango dira baita txokolate goxoa ere, sagardoa baino nahiago izango baitute etxeko txikiek. Gazteek berriz, Elorsoro kiroldegiaren atzeko parkingean 16:30etik aurrera Oiartzungo II. Grafiti topaketa izango dute. 17:55ean txalapartariekin batera txotx egin eta jaia hasiko da. Aurtengoan txotxa Oiartzungo TTur-TTur euskaltzaleon bilguneak egingo du, 10. urteurrena betetzen baitu. Oiartzun irratiak gainera, sagardo egunari buruzko irratsaioa eskainiko digu plazatik bertatik zuzenean zein giro jasotzen den jakin dezaten etxean geratzen direnek. Edalontzia eta pintxoa, 4 euro Arratsaldean zehar, plazan bertan sagardoa edateaz gain pintxo goxoak jateko aukera izango da sabelean zerbait sartzea komeni baita edariak kalte ez egiteko. Aurten, edalon-tziarekin batera txorizo pintxo goxo bat dastatzeko txartela emango da, lau euroren truke. Sagardo dastaketa bukatu ondoren, lanean aritu direnentzat afaria izango da Girizia elkartean. Esan beharra dago aurtengoan ere ez dela urteroko Inaxio Ugarte Sagardo lehiaketa izango, lehiaketa hau Xanistebanetako egitarauan txertatu baita aurten ere, xehetasunak aurrerago argituko direlarik. Eguna luzea aurreikusten denez, eta askok bukatzea nahiko ez dutenez, gauerako, Kataxulo gaztetxiak hainbat kontzertu antolatu ditu jaia borobiltzeko asmoz.