Mañana a partir de las 11:30 habrá sidra en el pueblo del alcalde
Descripción
Eventos / XXXI Sagardo Eguna / Usurbil / programa / degustación
degustación programa evento usurbil
Ficha
- Autor: Josu Aramberri
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2012-02-19
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002200
Texto completo
Sagardo Egunak 31 urte beteko ditu aurtengoan eta inoiz baino sagardo postu gehiago aurreikusten dira Eguraldiak ze egin zain daude usurbildarrak. Bihar ospatuko da Sagardo Egunaren XXXI. edizioa eta eguraldi iragarpenek ez dute itxura onegirik, baina hala ere dena prest dute antolatzaileek biharko sagardo festarako. Beste urtebetez jarraian sagardoa izango da alkate herrian eta goiz nahiz arratsaldez jai giroa nagusi herriko kaleetan. Ohikoa den bezala goizeko 11.30etan ekingo zaio Sagardo Egunari eta aurtengoan ere herriko elkarte bat izango da txalapartarien laguntzaz lehen sagardo boteila irekitzeko ohorea izango duena. 2013an 50 urte beteko ditu Usurbil Kirol Elkarteak eta eskubaloian duten abilezia oholtza gainera bideratu beharko dute bihar. Honela bada, lehen sagardo boteila ireki bezain laster lanean hasiko dira postuetan banatuta egongo diren sagardo botatzaileak. Aurtengoan inoiz baino postu gehiago izango dira, gainera, 48 hain zuzen ere. Tipologia desberdineko sagardoa edateko aukera izango da bertan. Frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Plaza honetan bertan jatena ere izango da, Sagardo Eguneko postuko kroketa, tortilla etabarrez gain parrillan egindako Euskal Kalitateko oilasko pintxoak banatuko direlarik. Aldamenean, aurtengo berritasunetako b at izango da. Izan ere, bolatokian, sagardo probaketa egingo da etnologo baten laguntzarekin. Beste berritasuna Sagardo botatzaileen lehiaketa izango da. Urteetan zehar usadio bihurtu zen lehiaketa berreskuratu dute berriz ere Sagardo Egunaren Lagunak elkarteko kideek. Ez urteetan zehar egin gabe egon delako. Izan ere aspaldiko partez iaz ez zen lehiaketarik izan, baina aurtengoan berriz ere oholtza gainean jardungo dute lehiaketa honetan parte hartu nahi duten botatzaileek. Ekimen hau 12.00etan iragarri dute antolatzaileek. Bien bitartean festa girorik ez da faltako inguruetan. Zumarte Musika Eskolako ikasleak izango dira goizean zehar musika bidez alaitasuna zabaltzen saiatuko direnak. Zumartxan txaranga alde batetik eta trikitixa eskolako ikasleak bestetik kalez kale ibiliko dira goizean zehar. Bazkalostean, berriz, Zestoako Laranjadi txarango kideak izango dira alaitasuna lau haizetara zabaltzen saiatuko direnak. Herriko pilotalekuan, aldiz, erromeria izango da 17:00etan. Fan & Go taldea izango da bertan biltzen direnak dantzan jartzen saiatuko dena.