Sagardoaren lurraldea

En Semana Santa, cata de queso de Euskal Herria en Sagardoetxea

Descripción

Sagardoetxea/ actividad / Semana Santa / sidra y queso / horario / tarifas / degustación queso

ocio semana santa astigarraga acción museo horario sidra y queso sagardoetxea tarifa

Ficha

  • Fuente: Gastronomia Vasca
  • Fecha: 2012-04-04
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002190

Texto completo

Sagardoetxeatik sagardoaren kulturaz gozatzeko proposamena luzatzen dizugu museoko bisita, Euskal Herriko gazten dastaketa eta sagardotegi tradizional bateko otorduarekin. Sagardoetxeak sagarra eta sagardoaren historia eta errealitatera gerturatzeko hiru gune dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastaketa gunea, sagardoa txotx-eko ohituran, muztioa eta likorea dastatzeko aukera ematen duen gunea. Aste Santu honetan, Euskal Herriko gazta ezberdinak dastatzeko aukera eskainiko dugu: Idiazabal J.D, Roncal J.D. eta Irati J.D. Sagaradoaren munduko esperientzia osatzeko, eskualdeko sagardotegi tradizional bat ezagutu eta otordu berezi batez gozatzeko aukera proposatzen dizuegu, sagardotegiko ohiko menua dastatuaz: bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta eta azkeburuko gisa gazta irasagar eta intxaurrekin. Ikusi Aste Santuan irekita dauden sagardotegien zerrenda. Sagardoetxeako ordutegiak Apirilaren 5etik 9ra: 11:00-• 14:00 ? 16:30-20:00 • Apirilaren 10etik 14ra: 11:00-13:30 ? 16:00-19:30 • Apirilaren 15ean: 11:00-14:00 Tarifak: • Sagardoetxeako bisitak: 5€ pertsonako (bisita + sagardo, muztio, likore eta Euskal Herriko gazten dastaketa barne). • Sagardotegiko bazkaria/afaria: Sagardotegiko ohiko menua 28-32€ pertsonako (sagardotegi bakoitzaren araberako prezioa). Sagardoaren museoa Museo de la sidra Kale Nagusia 48 20115 Astigarraga • Gipuzkoa