Oportunidad de conocer las sidrerías de la mano de San Sebastián Turismo
Descripción
Turismo / sidrería / San Sebastián Turismo / txotx / menú / gastronomía/ cultura de la sidra
san sebastian turismo gastronomía cultura menu sidrería turismo txotx
Ficha
- Autor: Gastronomía vasca
- Fuente: Gastronomia Vasca
- Fecha: 2012-03-20
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002175
Texto completo
Sagardotegiak ez dira jatetxe hutsak. Horietan, bakailao kazola eder baten inguruan, txuletoia, gazta, irasagarra eta intxaurrak eta “txotx!” oihuari jarraikiz zuzenean kupeletik hartutako sagardo goxoa dituela, bisitariak kultura gipuzkoarraren nortasunaren atal bat ezagutzeko aukera izango du. Donostia Turismoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiak irtenalditxo gastronomiko hau atera dute, turistei gure kulturan aitzindaria den berezikeri gastronomiko honek eskaintzen duen esperientziara gerturatu eta ezagutarazteko helburuarekin. Sagardo irtenalditxo honetan, sagardoaren historia eta sagardotegien jatorria ezagutzeaz gain, bisitariek txotx!-aren erritu kuttunean parte hartu eta sagardo produktu sorta bat eraman ahal izango dute etxera. Irtenalditxoaren barne: 2 gaueko ostatua eta gosaria Bisita gidatua ‘Sagardoetxea’ Sagardo Museora Bazkaria edo afaria sagardotegi batean Produktu sorta: sagardoa, muztioa eta sagar-ozpina Doako estrak: San Sebastian Card txartel turistikoa (astelehenetik ostiralera egindako erreserbetarako) “Donostia Funtsezkoa” bisita gidatua (asteburuetako erreserbetarako) eta Welcome Pack-a, turismoinformazioarekin. Prezioa: 90 €tik aurrera Informazio gehiago: www.sansebastianreservas.com