Sagardoaren lurraldea

Queso, sidra y patrimonio unidos en Zerain

Descripción

Turismoa / sidra / queso / patrimonio / Zerain / Zerain Dezagun Fundazioa/ proyectoGazta eta sagardoaren mendia

queso patrimonio sidra turismo zerain

Ficha

  • Autor: Ion Muñoa
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2012-03-18
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002170

Texto completo

Herriko bi produktu gastronomiko izarrak lotuta eta ondare naturala eta kulturala bat eginda sortu dute produktu turistiko berria 'Gazta eta sagardoaren mendia' proiektua aurkeztu du Zerain Dezagun Fundazioak Zerainen garapen sozio-ekonomikoa bultzatzeko azken bi hamarkadetan lanean ari den Zerain Dezagun Fundazioak 'Gazta eta sagardoaren mendia' izeneko proiektu berria aurkeztu zuen atzo goizean Zeraingo Herri Museoan herritarren nahiz komunikabideen aurrean. Aurkezpen ekitaldian Zerain Dezagun Fundazioko, Zeraingo Udaleko eta Aldabe Zerbitzu turistikoetako kideez gain, Jon Uriguen, Landa garapen, berrikuntza eta turismoko foru diputatua; Ikerne Badiola, Kultura, gazteria eta kiroletako foru diputatua; Fermin Leizaola (etnologoa); Ibon Aburuza (Gipuzkoako sagardogile Elkarteko Lehendakari ordea); Unai Agirre (Gipuzkoako sagardogile Elkarteko teknikaria); Pui Arrieta (Artzain-Gazta elkarteko ordezkaria) Zeraingo gaztagile eta sagardogileak eta Zeraingo herritarrak izan zureb. Zeraingo lehen sektorean ditugun bi produktu preziatu, gazta eta sagardoa, lotu dira turismoaren arloan gastronomiak duen pisuari erantzun egokia eman nahita. Horrela sortu da atzo aukerztutako proiektua: 'Gazta eta sagardoaren mendia'. Honen baitan hainbat egitasmo diseinatu dira. Horietako batzuk abian dira dagoeneko; beste batzuk berriz, aurki jarriko dira martxan. Martxoaren 1etik hasita, adibidez, ostiral eta larunbat iluntzetan doako autobus zerbitzua jarri dute martxan Ordizia, Lazkao eta Beasaindik nahiz Legazpi, Zumarraga-Urretxu eta Ormaiztegitik Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joateko. Horrez gain, dagoeneko egin dira sagardoaren katak nola egin ikasteko ikastaroak Sagardozale elkartearekin elkarlanean, eta aurrera begira ere antzekoak egitea aurreikusten da. Horiek azken hilabete honetan abiatu direnak, baina hemendik aurrera, proiektu honen barruan beste hainbat ekimen interesgarri abiatuko dira. Erakusketa iraunkorra Herriko museoari lotuta, atzotik aurrera ikusgai dago kultur etxean (museorako sarreran), 'Gazta eta sagardoaren mendia' erakusketa. Zeraingo bi produktu izarrak lotzeaz gain, sagardogintza eta gaztagintzaren inguruko prozesua, historia, gastronomia, kultura, etab. azaltzen ditu atzotik aurrera herritarrentzat nahiz bisitarientzat irekita dagoen erakusketak: gazta nola egiten den, sagardoa nola egiten den, urtaro bakoitzean artzainek eta sagardozaleak zein lan egin behar izaten dituzten... Erakusketa bisitatzera datozenek gazta nahiz sagardo katak egiteko aukera ere izango dute. Horretarako gaztaren eta sagardoaren gozagune bat prestatuko da eta kata egitera doazen bisitariei eskuorri bat banatuko zaie. Era berean, gaztandegietara eta sagardotegietara ere bisita gidatuak antolatuko dira. Honen guztiaren osagarri den sagardogintzaren inguruko ikus-entzunezko bat ere prestatu da eta erakusketa bisitatzera doan edonork ikusi ahalko du. Horiez gain, urte guztian gozatu ahalko da Gazta eta sagardoaren mendia proiektuaren baitako kata, bisita, eta antzeko ekimenez, eta horretarako Zeraingo Turismo bulegoan jaso daiteke informazio gehiago, handik koordinatuko baita guztia. Gazta eta sagardo berria Bestalde, ekitaldi jendetsuan, aurtengo gazta eta sagardo berria aurkeztu zituzten Zerainen. Bertako artzain eta sagardogileek gazta eta sagardo berriak jendartera eraman zituzten, eta bertan elkartutako agintari nahiz herritarrek gazta eta sagardo berria dastatzeko aukera eduki zuten. Probatu ostean, ez da harritzekoa bi produktu hauek 'izarrak' direla esatea; bikainak zeuden. Azkenik, proiektuaren aurkezpen ekitaldia amaitu ostean, Zerain Dezagun Fundazioak antolatuta, bazkaria egin zen Zeraingo Liztormendi elkartean. Hala, Fundazioak urte hauetan guztietan bazkideek eman duten babesa eta laguntza eskertu nahi izan zuen.