Sagardoaren lurraldea

La temporada del txotx desde hoy en marcha

Descripción

Eventos / XIX Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / Julian Iantzi / sidrería Petritegi / Andoni Gartzia / datos de sidrerías

andoni gartzia astigarraga evento julian iantzi sidrería petritegi sagardo berriaren eguna txotx

Ficha

  • Fuente: noua.com
  • Fecha: 2012-01-11
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002101

Texto completo

Asteazken honetan abiatuko da ofizialki, 2012ko Txotx denboraldia. Ohi denez, hemeretzigarren edizioa Astigarragako Sagardoetxean estreinatuko dute. Aurten dastatu ahal izango den sagardoaren eta sagarraren ezaugarriak edota ekoizpen prozesuaren nondik norakoen berri emango da, Astigarragako Udaleko alkate Andoni Gartzia buru izango duen ekitaldian. Sagarrondo berri bat ere landatuko dute. Txotx denboraldiaren ospakizuna Petritegi sagardotegian burutuko da gero. Urtero moduan, Euskal Herriko aurpegi ezagun bat gonbidatua dute gaurko ekitaldira. Oraingoan, Euskal Telebistako aurkezle Julian Iantzi. Bera izango da, lehenengo kupela ireki, "Gure Sagardo Berria" ahoskatu eta sagardoa edanez 2012ko txotx denboraldia ofizialki irekitzeaz arduratuko dena. Gaurtik aurrera, inguruotako sagardotegiak zabaltzen joango dira pixkanaka. Usurbilen, Zubietan eta Aginagan, hona hemen zabalduko diren sagardotegiak eta eurekin harremanetan jartzeko telefono zenbakiak: -Aginaga: 943 366 710. -Aialde Berri: 943 365 031, 670 027 731. -Araeta: 943 362 049. -Arratzain: 943 366 663. -Astiazaran: 943 361 229. -Saizar: 943 362 228. -Urdaira: 943 372 691.