No faltan más que dos días para que la temporada del txotx comience
Descripción
Eventos / XIX Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / Julian Iantzi / sidrería Petritegi / Andoni Gartzia / datos de sidrerías
andoni gartzia astigarraga evento julian iantzi sidrería petritegi sagardo berriaren eguna txotx
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2012-01-09
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002100
Texto completo
Asteazken honetan abiatuko da ofizialki, 2012ko Txotx denboraldia. Ohi denez, hemeretzigarren edizioa Astigarragako Sagardoetxean estreinatuko dute. Aurten dastatu ahal izango den sagardoaren eta sagarraren ezaugarriak edota ekoizpen prozesuaren nondik norakoen berri emango da, Astigarragako Udaleko alkate Andoni Gartzia buru izango duen ekitaldian. Sagarrondo berri bat ere landatuko dute. Txotx denboraldiaren ospakizuna Petritegi sagardotegian burutuko da gero. Urtero moduan, Euskal Herriko aurpegi ezagun bat gonbidatu dute etziko ekitaldira. Oraingoan, Euskal Telebistako aurkezle Julian Iantzi. Bera izango da, lehenengo kupela ireki, "Gure Sagardo Berria" ahoskatu eta sagardoa edanez 2012ko txotx denboraldia ofizialki irekitzeaz arduratuko dena. Asteazkenetik aurrera, inguruotako sagardotegiak zabaltzen joango dira pixkanaka. Usurbilen, Zubietan eta Aginagan, hona hemen zabalduko diren sagardotegiak eta eurekin harremanetan jartzeko telefono zenbakiak: -Aginaga: 943 366 710. -Aialde Berri: 943 365 031. -Araeta: 943 362 049. -Arratzain: 943 366 663. -Astiazaran: 943 361 229. -Saizar: 943 364 597. -Urdaira: 943 372 691.