Sagardoaren lurraldea

GETARIA. Jende ugari atzo txakolin-uzta berriaren jaian.

ocio getaria fiestas txakoli cosecha

Ficha

  • Autor: Ainhoa Mancisidor
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2010-01-18
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000210

Texto completo

1.800 botila txakolin eta 1.000 pintxo inguru banatu ziren festan. Getariak berea duen txakolinaren jaia ospatu zuen atzo, San Anton egunean, Getariako Txakolinaren Jatorrizko Izendapenak buruturiko txakolin-uzta berriaren aurkezpenarekin. Jende ugari gerturatu zen atzo Getariara festan parte hartu eta txakolin uzta berria dastatzeko. 1.800 botila inguru zabaldu ziren aurkezpen ekitaldiaren ostean, Jatorrizko Izendapenak antolatutako lehiaketako pintxoekin batera (1.000 pintxo lehiaketaren 5. edizo honetan parte hartu duten Itxaspe, Mahasti, Taxco eta Harralde tabernen eskutik, aurten Itxaspe izan dugularik irabazle). Jai itzela eta eguraldi bikaina, urtetik urtera jende gehiago biltzen duen txakolinaren jai honetan. Aurkezpen ekitaldian ezin falta Mahasti-Jaunen izendapena. Aurten Donostiako Orfeoia eta Getariako Abesbatza izan ziren omenduak. Azken honen izenean Jazinto Isasti bere zuzendariak jaso zuen oroigarria, emozioz ia hitzik egin ezinean. Orfeoiaren izenean, berriz, bere zuzendaria, Jose Antonio Saez de Alfaro, eta lehendakaria, Iñaki Etxarri izan genituen oroigarria jasoz. Azken honek orfeoiko emakumezkoek Balentziagak diseinatutako jantziak erabiltzen dituztela gogora ekarri zuen, orfeoiak Getariarekin duen eta gutxik ezagutzen duten lotura azpimarratuz. Omendu, mahasti-zale eta politikariek elkarrekin topa eginez amaitu zuten ekitaldia, txakolin berriarekin. 22 upategi Izendapenean Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenak 22 upategi biltzen ditu bere baitan, horietatik 19 Aia, Zarautz eta Getarian kokatuak eta beste hiru 2007 urteaz geroztik izendapenean sartutakoak, Arrasate, Mutriku eta Olaberrian kokatuak. Guztiak izan genituen atzo Getarian, aurkezpen ekitaldiaren ostean uzta berriarekin eginiko txakolina dastatzera emanez. Aurten produzitutako 2.100.000 botila ingurutik (1.600.000 litro) 1.800 zabaldu ziren atzo Getarian, batzuk eta besteak gustora ikusi ahal izan genituelarik txakolina probatzen.