Historia de la sidra, comenzando por la historia de Kaxko y terminando por la de las sidrerías
Descripción
Eventos / Hernani / oferta turística / sidra / sidrería / historia / temporada txotx
evento hernani historia sidra sidrería temporada del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2012-01-28
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002087
Texto completo
Hernanin turismo historikoa egiteko aukera jarri du Hernaniko Udalak, aurtengo Txotx Denboraldian. Bertako eta kanpoko jendeak aukera izango du Kaxko Historikoa ezagutzeko, tren berdean ibiltzeko, eta sagardotegia probatzeko. Harrituta geratzen ziren Erdi Aroan eta geroago ere, Hernanira inguratzen ziren bisitari asko eta asko. Sagastiz josita omen zegoen inguru guztia. Sagardoa zen, Hernaniko edari nagusia; lege, antolamendu, eta mugimendu izugarria sortu zuen urteetan, sagardoak. Garai bateko Hernaniren arrastoa dugu sagardoa, baina horrez gain, badu Hernanik orduko arrasto gehiago ere: monumentu historikoak. Hernanik harresi haundi bat zuen eta orduko arku zahar bat oraindik hortxe dago, Zapa kale bukaeran. Agustinetako konbentuak, orduko parrokia nagusiak, oraindik mantentzen du arku nagusia. Portalondo etxea, herriko portalean edo atarian zegoen; Egino etxea, Victor Hugok egonaldia egin omen zuena; Aierdi etxea, Zaragueta etxea, Beroitz etxea, Madina etxea; Errege bidea, Leokako labaderoa... Hernaniko Udalak hori guztia azaltzeko aukera jarriko die bisitariei, aurtengo txotx denboraldian. Gida batek lagunduta, oinezko ibilia egin ahal izango da Kaxkoan barrena. Hernani eta inguruak ezagutzeko, tren berdean ibilaldiak, sagastiak ikusi, eta azalpenak entzunez. Sagardotegiak ezagutzeko, berriz, sagardo kata egiteko aukera dago, eta baita bazkaltzeko ere. Txotx denboraldian zehar Hernani eta sagardoa ezagutzeko, aukera paregabea, hasi urtarrilaren 28an, eta apirilaren 30era arte (Ostiral Santu egunean ere bai). Bisitariak egiten duen aukeraren arabera, larunbat goizez, arratsaldez, edo igande goizez egin ahal izango dira bisitak. Behemendik eta Hernaniko Udalak egin dute proiektua, eta atzo azaldu zuten prentsaurrekoan, Udaleko Alkatea bertan zela, eta baita zinegotziak, Behemendiko kideak, eta sagardogileak ere. Aukera kanpotarrentzat, aukera herritarrentzat Aukera bat baino gehiago jarri dira: pakete osoa hartzeko aukera (8-15 pertsonako taldeak): Kaxko Historikoa ezagutu, tren berdean ibili, sagardo kata egin, eta sagardotegian bazkaldu. Aukera txikiagoa ere egin daiteke (bakarka edo taldeka): aurreko guztia, baina bazkaririk gabe; edo tren berdean ibilaldia; edo Kaxko Historikoan bisita gidatua. Bost hizkuntzatan egin liteke ibilia. E-mail bat jarri dute erreserbak egiteko: gurutze-a@hernani.net. (astebete lehenago, pack osoa hartuz gero; astean bertan, sagardotegian bazkaria ez beste guztia nahi duenarentzat). Tren berdean bakarrik ibiltzeko, larunbat arratsaldez azaldu liteke turismo bulegora, 16:30etatik aurrera. Bisita gidatua bakarrik egiteko, igande goizez azaldu behar da turismo bulegora, 12:00ak baino lehen. Turismo bulegoa irekita egongo da, apirilaren 30era arte, Biteri aurrean: larunbatetan (11:00-15:00/16:30-19:30) eta igandetan (11:00-15:00). Lau aukera 1-Pack osoa Larunbat goizetan, • 11:30etan. Oinezko bisita, Hernaniko Kaxko Historikoan, Monumentu eta Ondareari buruzko azalpenak entzunez. • Tren berdean ibilaldia, sagastiak ikusiz eta gidaren azalpenak entzunez. Sagardo kata batekin bukatuko da. (Haurrentzat, muztioa). • • Irteera puntura buelta. • Bazkaria sagardotegian (garraioa norbere kontu). • Prezioa: 16 urtetik gora: 40 € / 4-15 urte: 23 € / 0-3 urte: doan. 2-Pakete turistikoa • Larunbat goizetan, 11:30etan. Oinezko bisita, Hernaniko Kaxko Historikoan, Monumentu eta Ondareari buruzko azalpenak entzunez. • Tren berdean ibilaldia, sagastiak ikusiz eta gidaren azalpenak entzunez. Sagardo kata batekin bukatuko da. (Haurrentzat, muztioa). • • Irteera puntura buelta. • Prezioa: 16 urtetik gora: 10 € / 4-15 urte: 5 € / 0-3 urte: doan. 3-tren berdean ibilia • Larunbat arratsaldetan. • Tren berdean ibilaldi polit bat, Hernaniri buruzko ipuin bat entzunez. • Irteera puntura buelta. • Prezioa: 16 urtetik gora: 2 € / 4-15 urte: 1 € / 0-3 urte: doan. 4-bisita gidatua kaxkoan • Igande goizetan, 12:00etan. Biteriko turismo informaziora inguratzen direnekin bisita gidatua, Hernaniko Kaxko Historikoan, azalpenak entzunez. • • Prezioa: doan. Urtarrilak 28 - Apirilak 29 (Ostiral Santu egunean ere bai