Sagardoaren lurraldea

Para ellos, las sidras Gorena son confianza y garantía

Descripción

Sidra / marca / Gorena / Basque Culinary Center / cata / control / sidra embotellada

basque culinary center botella degustación control marca sidra

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2012-01-22
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002086

Texto completo

Joan den urteko salmentekin gustora, eta aurrera kalitatea eta bezeroekiko konfiantza indartzen segi nahi du lanean Gorenak marka kolektiboak. Iaz sortu zuten 13 sagardotegik, eta tartean dira Hernaniko hiru: Altzueta, Olaizola eta Zelaia. «Lehendabiziko pausoa da, konfiantza eta garantia ematea bezeroari». Sagardo Mahaia elkartean 13 sagardotegi daude egun, eta denen artean Gorenak izeneko marka sortu zuten joan den denboraldian. Tartean dira, Hernaniko hiru sagardotegi: Altzueta, Olaizola eta Zelaia sagardotegiak. Oso garbi daukate zein den bere helburua: «Garantia bat bezeroarentzat. Gorenak etiketa duen edozein marka erosita, jendeak konfiantza behar du sagardo ona edango duela, kalitatezkoa». Joan den urtean 6 miloi botila merkaturatu zituzten Gorenak markarekin, eta aurten ere kopuru hori edo gehixeago izango dutela diote arduradunek. Sagastietan, etengabeko lanean Merkatura atera eta lehendabiziko urteak emaitza onak eman dituela diote Gorenak-eko kideek. Diotenez, salmentak zuzeneko lotura du eguneroko lanarekin, eta hobetze bidean etengabeko lana egiten ari dira, sagastitik hasita, botilaraino. Sagastiak Euskal Herrian dituzte, gehienak Gipuzkoan, eta 100 hektarea homologatuak. Bertako sagarra, eta kanpokoa ere ibiltzen dute, baina urtero, konpromisoa hartua dute sagasti horietako sagar guztia hartzeko. Sagasti gehiago jarri eta horien produkzioa haunditzea eta hobetzea, hori da etorkizunerako asmoa. Kontrola eta katak, botilako sagardoari Ahoan sagardoak duen zaporea da, azken batean, sagardo bat gustoko edo ez egiten duena. Gorenakeko kideek diote, hori erabat egiten ari direla, eta kata itxuak eginez, eta abar, hor gero eta gehiago joan nahi dutela hobetzen, 13 sagardotegien izaera mantenduta, baina minimo on batzuk izanda. Azideza kontrolatu eta ekilibratzea, botilan sagardoaren jokaera kontrolatzea... bide horretan segiko dute lanean. Basque Culinary Center, eta beste apustu batzuk Geroari begira, ilusio eta indar haundiz daude Gorenak-eko kideak. Basque Culinary Centerren sagardo ofiziala dira, eta elkarlan horrek fruituak emango dituela diote. «Betikoak gara, eta oso bizirik gaude, gauzak egiteko gogoarekin».