Josu Bereziartua comenzará el domingo en Hernani la temporada del txotx
Descripción
Eventos / Txotx / Hernani / Josune Bereziartua / programa
programa evento hernani josune bereziartua txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2012-01-16
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002082
Texto completo
Eskalatzaile haundiak emango du aurreneko sagardo kolpea Plazan, eguerdiko 12:00etan; eta ondoren izango da sagardo berria probatzeko aukera. Trikitilariak, txalapartariak, eta Mugerza aizkolaria eta Perurena harri jasotzailea izango dira beste protagonistak. 2012/01/16 - Astelehena hernaniko Sagardo Denboraldia igande eguerditik aurrera izango da ofizialki zabalik. Josune Bereziartu eskalatzaile haundia aukeratu du aurten Txotx Batzordeak aurreneko sagardo kolpea emateko. Eguerdiko 12:00etan egingo du txotx Bereziartuk, hernaniar asko testigu dituela. Ondoren, nahi duen guztiak izango du kupeletara gerturatu, eta sagardo berria probatzeko aukera. Eskalaitzaileen artean erreferentea, mundu mailan Azken urteetako ohiturari jarraituz, Txotx Batzordeak pertsona edo talde bat aukeratzen du denboraldia irekitzeko, eta aurten, Josune Bereziartu hautatu dute egun seinalaturako. Azaldu dutenez, asko dira Bereziartu aukeratzearen arrazoiak. Horien artean bat da, Bereziartu emakume eskalatzaileen artean erreferentea dela, mundu mailan: «urte guzti hauetan, munduko eskalatzaile onenetako bat bihurtu da Bereziartu. Hernaniko sagardoa maila hori bera lortzeko bidetik jarraitzea nahi dugu». Eguerdian, festa Sagardoaren festa hastera doala abisatzeaz arduratuko dira trikitilariak igande goizean. 11:00etatik aurrera Hernaniko kaleak girotzen ibiliko dira. Eguneko momentu nagusia, 12:00etan izango da, denboraldia zabaltzen denean; eta handik aurrera, erabatekoa izango da festa. Txalapartariak jarriko dute doinua, eta aizkolari eta harrijasotzaileak sasoia eta indarra. 13:00etan hasita, herri kirol saioa izango da Plazan. Aizkorarekin, Ugaitz Mugerza ariko da. Eta harria jasotzen, Iñaki Perurena haundia. Apirilera bitartean, ekitaldi ugari Txotx denboraldia igandean hasi, eta apirileko azken egunera arte luzatuko da. Tarte horretan, sagardoa eta sagardotekiak izango dira protagonista, zalantzarik gabe. Hernaniko Udalak ordea, beste hainbat ekitaldi antolatzen ditu, denboraldiaren bueltan: antzerkiak, kontzertuak, kirola... Horiek guztien artean bada bat, urtetik urtera indar gehiago hartzen ari dena: Sagar Lasterra. Otsailaren 25ean egingo da aurten; beraz, parte hartu nahi dutenek badute entrenatzen hasteko garaia. Gainerako ekitaldiei dagokienean, Udala lanean ari da egitaraua zehazteko, eta Hernaniko Kronikak igandeko edizioan argitaratuko du, Txotx Denboraldiaren inguruko gehigarri berezian. Sagardoaren mundua ezagutzeko pakete turistikoa, nobedadea Aurten nobedade gisa, pakete turistiko bat egin dute, sagardoaren historia eta erdi aroko Hernani ezagutzeko. Zortzi pertsonentzako taldeei dago zuzendua, bost hizkuntzatan: euskera, gaztelania, katalana, frantsesa eta ingelesa. Paketea hartzen duenak, ondorengoa egiteko aukera izango du, gida baten azalpenekin: hirigune historikoan barrena ibilbidea oinez; inguruak ezagutu txutxu trenean; sagardotegi batean kata; eta sagardotegi batean bazkaria eguerdian. IGANDEKO EGITARAUA 11:00-11:45 Trikitilariak kalean zehar. 12:00 Ekitaldi nagusia Josune Bereziarturekin. 12:00 Txalapartariak 13:00 Herri kirolak: Ugaitz Mugerza aizkolaria eta Iñaki Perurena harrijasotzailea TXOTX DENBORALDIKO EGITARAUA Otsailak 25 VI. Sagar Lasterra. *Denboraldirako antolatu dituzten gainontzeko ekitaldiak Hernaniko Kronikak igandeko gehigarri berezian argitaratuko ditu.