El presentador Julian Iantzi mañana abrirá el primer tonel de la temporada
Descripción
Eventos / XIX Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / Julian Iantzi /sidrería Petritegi / carácterísticas sidra
astigarraga julian iantzi sidrería petritegi protagonista sagardo berriaren eguna sidra txotx apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2012-01-10
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002080
Texto completo
Gure sagardo berria oihukatuta irekiko du bihar eguerdian Julian Iantzi aurkezleak, txotx denboraldia. Urteroko legez, Astigarragako Petritegi sagardotegian izango da ekitaldia, eguerdiko 13:45etan. Aurkezlearen eginbeharra, lehenengo kupela ireki, eta sagardo berria probatzea izango da. Hala, ofizialki zabalduko du denboraldia. Uztaren eta sagardo berriaren nondik norakoak, Sagardoetxean Ekitaldi nagusiaren aurretik, eguerdiko 12:00etan, Andoni Gartzia Astigarragako Alkateak uzta berria aurkeztuko du Sagardoetxean, eta sagar eta sagardo berriaren ezaugarriak emango ditu. Horiez gain, sagardoaren munduan azken aldian emandako gertaera garrantzitsuenak ere, azalduko ditu. Ondoren, aurtengo protagonistak, Julian Iantzik, sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxearen ondoko zelaian. Sagar kantitatea, joan den urtekoaren antzekoa Kronikara bidalitako prentsa oharrean aurreratu dutenez, aurtengo sagar kantitatea joan den urtekoaren antzekoa izan da, fruitu tamaina onari esker, eta ekoizpen kontrolatuari eta izurriteak saihesteko prenbentzioari esker. Ahoan lehorra, eta sentsazio luzeko sagardoa Udazkeneko eguzkiari esker, sagarraren elementu aromatikoak ondo bildu dira, eta hala, zuku afrutatu eta freskoak lortu dira. 2011ko Euskal Herriko uztak 10 milioi sagardo litro inguru ekoiztea ahalbidetu du; joan den urteko kantitatearen