Sagardo Berriaren Eguna 2012
Descripción
Eventos / XIX Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / Julian Iantzi /sidrería Petritegi / programa
astigarraga programa evento julian iantzi sidrería petritegi sagardo berriaren eguna sagardoetxea txotx
Ficha
- Fuente: gipuzkoakomuseak.net
- Fecha: 2012-01-09
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002074
Texto completo
Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa Julian Iantzi aurkezlea izango da aurtengo txotx irekieraren arduraduna "Gure Sagardo Berria" oihu eginda, datorren urtarrilaren 11an, asteazkenean, burutuko den 2011ko uztaren aurkezpenaren testuinguruan. Ekitaldia Sagardoetxean bertan izango da, Astigarragako Kultur Etxean kokatua. EGITARAUA 11:30etatik-12:00etara. Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean. 12:00etan. Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2010eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak. 13:00etan. 2012ko Sagardo Berriaren Eguneko protagonistak sagarrondo bat landatuko du. 13:45etan. Petritegi sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu eginda lehen kupela irekiko da eta honekin, txotx denboraldiari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da. Egun guztian zehar. Astigarragako tabernek barrikoteak eskeiniko dizkiete bezeroei uzta berridun sagardoarekin.