Sagardo Berriaren Eguna
Descripción
Eventos / XIX Sagardo Berriaren Eguna / txotx / Astigarraga / Julian Iantzi /sidrería Petritegi / programa
astigarraga programa evento julian iantzi sidrería petritegi sagardo berriaren eguna txotx
Ficha
- Fuente: gipuzkoa.net
- Fecha: 2012-01-05
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002073
Texto completo
Non: Astigarraga Lekua: SagardoetxeaHora: 12:00Data: 2012/01/11 Antolatzailea: Astigarragako Udala Sagardoetxeak urtarrilaren 11ean azalduko ditu 2011ko uztaren ezaugarriak txotx denboraldiaren hasiera izango den ekitaldian eta jendea sagardo berria dastatzen hasteko desiratzen dagoen momentuan. Astigarragako Alkateak aurkeztuko du uzta berria Sagardoetxean eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, elaborazio prozesuaren inguruko informazioarekin batera. Sagardoetxean izango da ekitaldia, Kultur Etxean, eguerdiko 12:00etan. Baina urteroko moduan, hemeretzigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Petritegi sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu egingo du Julian Iantzi Mitxelena, lehen kupela irekiko du eta honekin batera sagardo denboraldi berria irekiko da. Aldez aurretik, museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko da. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu. 2012ko Sagardo Berriaren Eguneko protagonista: Egitaraua: 12:00etan - Prentsaurrekoa Sagardoetxean (Kultur Etxean). Bertan azalduko ditugu 2011ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarra eta sagardo berriaren nortasuna. • 13:00etan - Sagarrondo bat landatuko dugu ekitaldi sinboliko gisa, 2012ko Sagardo Berriaren Eguneko protagonistaren eskutik. • 13:45etan - Petritegi sagardotegian irekiko da lehenengo kupela "Gure Sagardo Berria" oihu eginda. 2012ko txotx denboraldiaren hasiera ofiziala egingo da. • Ondoren: denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua izango da aukeran. • Egun guztian: Astigarragako tabernek barrikoteak jarriko dituzte, bezero guztiei uzta berriko sagardoa emateko. • "Gure Sagardo Berria" aurkeztu duten pertsonalitateak: 1994: Andoni • Egaña, bertsolaria. • 1995: Jose Mari Bakero, futbolaria. • 1996: Javier Clemente, entrenatzailea. • 1997: Julián Retegi, pilotaria. • 1998: Miguel Indurain, txirrindularia. • 1999: Juan Mari Arzak, sukaldaria. • 2000: Pedro Miguel Etxenike, fisikaria. • 2001: Joane Somarriba, txirrindularia. • 2002: Martín Fiz, korrikalaria. • 2003: Abraham Olano, txirrindularia. • 2004: Periko, Mikel eta Xabi Alonso, futbolariak. • 2005: Ainhoa Arteta, sopranoa. • 2006: José Luis Korta, arraunlaria. • 2007: Juán Martínez de Irujo, pilotaria. • 2008: Andoni Luis Aduriz, sukaldaria. • 2009: Aimar Olaizola, pilotaria. • 2010: Real Sociedad de Futbol taldea. • 2011: Karlos Arguiñano sukaldaria. • 2012: Julian Iantzi Mitxelena, EITBko aurkezlea.