Sagardoaren lurraldea

Julian Iantzi aurkezleak zabalduko du txotx garaia Astigarragan

Descripción

Asteazkenean botako du «gure sagardo berria» esaera, Petritegi sagardotegian, zukua dastatu ondoren XABIER MARTIN DONOSTIA

astigarraga julian iantzi sidrería petritegi protagonista sagardo berriaren eguna sagardo mahaia sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Xabier Martin Donostia
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2012-01-06
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P13-1
  • »
  • Código: NA-001994

Texto completo

Asteazkenean botako du «gure sagardo berria» esaera, Petritegi sagardotegian, zukua dastatu ondoren XABIER MARTIN DONOSTIA Bertsolaria lehena (Andoni Egaña, 1994) eta sukaldaria azkena (Karlos Argiñano, 2011). Astigarragan txotx garaia zabaldu duten pertsona ezagunen zerrendan sartuko da aurten Julian Iantzi ETBko aurkezlea (Woodland, Kalifornia, 1967). Datorren asteazkenean zabalduko dute txotx garaia, urtarrilaren 11n; Petritegi sagardotegian izango da irekiera ekitaldia. «Gure sagardo berria» esaera botako du han telebistako aurkezle nafarrak. Sagardozale «amorratua» denez, «ilusio handia» egin dio Iantziri txotxa zabaltzeko proposamenak. Irekiera ekitaldiko protagonistak izan direnen zerrendari begiratzea baino ez dago ohorea dela jakiteko: Jose Mari Bakero, Julian Retegi, Juan Mari Arzak, Joane Somarriba, Aimar Olaizola, Ainhoa Arteta, Pedro Miguel Etxenike... Hainbat alorretako izen handiak azaltzen dira. Sagardo Mahaia osatzen duten Astigarragako, Hernaniko eta Ergobiako sagardogileak Sagardoetxean elkartuko dira asteazken honetan Astigarragako alkatearekin. Ekitaldian ez dira faltako erakundeetako ordezkariak, prentsa eta urtero txotx garaia zabaltzen duen pertsona, Julian Iantzi. Eguerditik aitzin, 2011ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarra eta sagardo berriaren nortasuna azalduko dituzte. Ordubete geroago, ekitaldi sinboliko bat izango da: sagarrondo bat landatuko dute, eta Iantziren eskua izango da horretan. Haren zeregin nagusia, ordea, 13:45ean iritsiko da, Petritegi sagardotegian. Sagar-do garaiko lehenengo upela ireki eta haren zukua dastatuko du. «Gure sagardo berria» esaterarekin bat hasiko da 2012ko sagardo garaia.