Sagardoaren lurraldea

EN LA HUERTA

huerta historia agricultura

Ficha

  • Autor: Marcelino Soroa
  • Fuente: Euskal-Erria Aldizkaria
  • Fecha: 1886-01-01
  • Clasificación: 1.5. Agricultura
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001832

Texto completo

—¿Ta sagarra nola dijua?
—Nola dator esan beza. Bada, geyena loratuzan kazkarabarra bañan geruago, ta ichura polita dakar. Ezkutuko loriekin, badaki, jantzi ona dauka jauna.
—¡Zér prochuba jantzi onaekiñ poltzilluban dirurik ezpada!
—Ara ba, berrogei ta amarri galdetzen badiyo, berrogei ta amarrak bakoitzak bere gisa esango diyo.
—¿Zér sagarrekiñ egiten da sagardorik onena?
—¡Sagardua! ¡sagardua! Nastuban egiten da; nola sagar klase asko dan...
—¿Zér klase dira bada?
—¡Zér klase! ¡zér klase...! ¿Ta kontatzen errez alda? Badu zamora sagarra, kamuesa, aizpuruba, parada, chalaka (au gaziya da), andoain sagarra, panpandoja (ona, sagardo gozua egiteko) aritza (char antzekua), urtebiya, gezamiña, giel chorrocha edo mutur luzia (oso ederra da jateko bañan du azal lodiya), udare sagarra, errege sagarra,
elgieta, libra sagarra (aundiya) deitzen diotere mandaburua), azirik gabia, ta orla beste asko.