Sagardo Azokarekin borobilduko dute aurtengo Sagardo Foruma gaur, Basque Culinary Centerren
Descripción
Goizeko 10:00etatik aurrera, bertan izango dira Nazioarteko Sagardo Lehiaketaren sari banaketa, eta 100 sagardo baino gehiagoren dastaketa. Doako autobus zerbitzua izango da Astigarragatik eta Hernanitik, joan-etorrirako.
astigarraga feria degustación donostia concurso marca sagardo forum sidra
Ficha
- Autor: Beñat Los Arcos Ayerdi
- Fuente: Kronika
- Fecha: 22 de noviembre de 2025
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017907
Texto completo
Bi jardunaldi intentso izan ditu aurtengo Sagardo Forumak, dagoeneko. Erribera kulturgunea izan da nazioarteko sagardogintzaren topalekua, bi egunez; eta Euskal Herriko zein nazioarteko adituak aritu dira dolareez, kultur ondareaz, museoez, sagarrondoen ugalketaz, nekazaritza birsortzaileaz edota sagardoa saltzearen arteaz, besteak beste.
Eta gaurkoan, Sagardo Foruma borobiltzeko, Basque Culinary Centerrera mugituko dute topaketa, Oriamendira. Sagardo Azoka izango da bertan, goizetik iluntzera.
Hasteko, Nazioarteko Sagardo Lehiaketaren sari banaketa egingo dute, 10:00etatik 11:00etara bitartean. Lehiaketako sagardo guztiak dagoeneko dastatu eta ebaluatu zituzten ostegunean, ekitaldi pribatu batean.
Sari banaketaren ondoren, berriz, azoka jarriko dute martxan, eta bertaratuek aukera izango dute Euskal Herriko, estatuko zein nazioarteko 100 sagardo baino gehiago dastatzeko.
Goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00etara izango da hori. Gainera, bi dastaketa berezi ere egingo dituzte: eguerdiko 12:00etan, alkoholik gabeko sagardoena; eta arratsaldeko 18:00etan, sagardo bermutena.
Doako autobus zerbitzua, Astigarragatik eta Hernanitik
Sagardo Azokara joateko, doako autobus zerbitzua jarriko dute Astigarragatik eta Hernanitik, joan-etorriak egiteko. Astigarragako kasuan, Tranbia ibilbidetik aterako da autobusa, Erribera kulturgunearen aurretik, 10:45etan, 11:45etan, 16:15etan eta 17:15etan. Hernanitik, berriz, ordu laurden beranduago pasako da autobusa, eta Zinkoeneako geltokian hartu ahal izango dute herritarrek, 11:00etan, 12:00etan, 16:30etan eta 17:30etan.
Bueltatzeko, berriz, 13:00etan, 14:00etan, 19:00etan eta 20:00etan abiatuko da autobusa BCCtik, Hernanira eta Astigarragara.